Marrazki- edo aurkezpen-dokumentuen aukera orokorrak definitzen ditu.
Komando hau erabiltzeko...
Ireki aurkezpen-dokumentu bat, eta aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Impress/LibreOffice Draw - Orokorra.
Dokumentu berria
Hasi txantiloi-aukerarekin
Aurkezpen bat Fitxategia - Berria - Aurkezpena komandoaren bidez irekitzen bada, Hautatu txantiloi bat leihoa aktibatu behar den ala ez zehazten du.
Testu-objektuak
Onartu edizio bizkorra
Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, testua editatzeko modua aktibatzeko beste modu bat, Aukerak barrako Onartu edizio bizkorraikonoa erabiltzea da.
Testu-areak bakarrik hautagarri
Testu baten klik egitean haren testu-koadroa hautatuko den ala ez zehazten du.
Testuarekin bete gabe dagoen testu-koadro baten arean posible da koadroaren atzean dagoen objektuak hautatzea.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, Aukerak barrako 'Hautatu testu-area soilik' ikonoanklik eginda ere aukeratu daiteke.
Ezarpenak
Erabili atzeko planoko cachea
Diapositiba nagusian objektuak bistaratzeko, cachea erabiliko den ala ez zehazten du. Cacheak bistaratzea bizkortzen du. Kendu marka Erabili atzeko planoko cachea aukerari aldatutako edukia diapositiba nagusian bistaratzea nahi baduzu.
Kopiatu lekuz aldatzean
Gaituta badago, kopia bat sortuko da objektu bat lekuz aldatzean, âCtrl teklari sakatuta eusten bazaio. Ekintza bera gertatuko da objektua biratzean eta tamainaz aldatzean. Jatorrizko objektua uneko kokalekuan eta tamainan mantenduko da.
Objektuak beti mugigarri
Biratu tresna gaituta objektu bat lekuz aldatu nahi duzula zehazten du. Objektuak beti mugigarri ez bada hautatu, Biratu tresna objektu bat biratzeko soilik erabil daiteke.
Ezarri zirkuluan: ez desitxuratu (marrazkietan soilik)
Egoera-barraren marrazki-eskala zehazten du. Egin eskuineko klik egorea-barrako eskala-faktorean balio posibleen zerrenda irekitzeko.
Bateragarritasuna (dokumentu zehatz baten ezarpenak)
Area honetako ezarpenek uneko dokumenturako balio dute soilik.
Gehitu tartea paragrafoen eta taulen artean
Zehazten du LibreOffice Impress aplikazioak Microsoft PowerPoint aplikazioak egiten duen modu berean kalkulatzen duela paragrafo-tartea.
Microsoft PowerPointek paragrafo baten behealdeko tartea gehitzen du hurrengo paragrafoaren goialdean bi paragrafoen arteko tartea kalkulatzeko. Bi tarteetan handiena soilik erabiltzen du LibreOffice Impressek.