Inprimatu

Marrazki- edo aurkezpen-dokumentu baten inprimatze-ezarpenak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki aurkezpen-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Impress/LibreOffice Draw - Inprimatu.


Impressen inprimatze-aukeren elkarrizketa-koadroa

Inprimatu

Orrialde-marjinan inprimatu behar diren elementu osagarriak definitzen ditu.

Orrialde-izena

Orrialde-izena inprimatuko den zehazten du.

Data

Uneko data inprimatuko den zehazten du.

Ordua

Uneko ordua inprimatuko den zehazten du.

Ezkutuko orrialdeak

Aurkezpenean ezkutuan dauden orrialdeak inprimatuko diren zehazten du.

Kalitatea

Ikusi, baita ere, Zuri-beltzean inprimatzea.

Lehenetsia

Jatorrizko koloreak inprimatu nahi diren zehazten du.

Gris-eskala

Koloreak gris-eskalan inprimatu nahi diren zehazten du.

Zuri-beltza

Dokumentua zuri-beltzean inprimatu nahi den zehazten du.

Orrialdearen aukerak

Definitu orrialdeak inprimatzeko aukera gehigarriak.

Lehenetsia

Inprimatzean orrialdeak gehiago eskalatu nahi ez dituzula zehazten du.

Doitu orrialdeari

Uneko inprimagailuaren marjinetatik kanpo dauden objektuak txikitu behar diren ala ez zehazten du, inprimagailuko paperean sar daitezen.

Orrialdeak lauza moduan

Orrialdeak lauza modura inprimatu behar direla zehazten du. Orrialdeak edo diapositibak papera baino txikiagoak badira, hainbat orrialde edo diapositiba paperezko orrialde batean inprimatuko dira.

Liburuxka

Dokumentua liburuxka modura inprimatzeko, hautatu Liburuxka aukera . Liburuxkaren aurrealdea, atzealdea edo bi aldeak inprimatu nahi dituzun aukera dezakezu.

Aurrealdea

Hautatu Aurrea liburuxka baten aurrealdea inprimatzeko.

Atzera

Hautatu Atzea liburuxka baten atzea inprimatzeko.

Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik

Erabiliko den paper-erretilua inprimagailu-ezarpenetan definitutakoa dela zehazten du.

Emaguzu laguntza!