Sareta

Objektuak sortu eta lekuz aldatzeko sareta-ezarpenak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki aurkezpen-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Impress/LibreOffice Draw - Sareta.


Sareta

Zure dokumentu-orrialdeen sareta konfiguragarriaren ezarpenak zehazten ditu. Saretak objektuen kokapen zehatza ezartzen laguntzen du. Doitze-sareta "magnetikoarekin" lerrokatuta ere ezar dezakezu sareta hori.

Doitze-sareta aktibatu baduzu, baina objektu batzuk banaka modu askean lekuz aldatu edo sortu nahi badituzu, sakatuta eduki Shift tekla funtzio hau desaktibatzeko.

Bereizmena

Horizontala

X ardatzean sareta-puntuen artean izango den tarterako neurri-unitatea definitzen du.

Bertikala

Y ardatzean sareta-puntuen artean izango den tarterako neurri-unitatea definitzen du.

Azpizatiketa

Horizontala

Zehaztu X ardatzeko sareta-puntuen arteko tarteko espazio kopurua.

Bertikala

Zehaztu Y ardatzeko sareta-puntuen arteko tarteko espazio kopurua.

Sinkronizatu ardatzak

Uneko saretaren ezarpenak simetrikoki aldatu behar diren zehazten du. Horrela bada, X eta Y ardatzen bereizmena eta zatiketa berdinak izango dira.

Atxiki

Doitze-lerroetara

Arrastatutako objektu baten ertza atxikitze-lerro hurbilenari atxikitzen dio sagua askatzen denean.

Ezarpen hau ere defini dezakezu horrela: ikonoa erabiliz, erabilgarri dagoena aurkezpen edo marrazki-dokumentu bateko Aukerak barran.

Orrialde-marjinetara

Objektu grafikoaren ingerada orrialde-marjina hurbilenarekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.

Objektu grafikoaren ingerada-marrak edo kurtsoreak atxikitze-arean egon behar du.

Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, funtzio honetara Aukerak barrako ikonoa erabilita ere sar zaitezke.

Objetu-markora

Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren ertzarekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.

Objektu grafikoaren ingerada-marrak edo kurtsoreak atxikitze-arean egon behar du.

Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean, funtzio honetara Aukerak barrako ikonoa erabilita ere sar zaitezke.

Objektu-puntuei

Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren puntuekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.

Horretarako ezinbestekoa da objektu grafikoaren ingerada-marra edo kurtsorea atxikitze-arean egotea.

Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu batean funtzio honela atzitu daiteke: ikonoa erabiliz Aukerak barran.

Atxikitze-area

Sagu-erakuslearen eta objektu-ingeradaren artean dagoen doitze-distantzia definitzen du. LibreOffice Impress(e)k Doitze-area biratze-botoian hautatutako distantzia baino gertuago badago, saguaren erakuslea doitze-puntu bati doitzen zaio.

Murriztu objektuak

Objektuak sortzean edo lekuz aldatzean

Objektuak bertikalean, horizontalean eta diagonalean (45°) mugatuta daudela zehazten du, horiek sortzean edo lekuz aldatzean. Aldi baterako ezarpen hauek Shift tekla sakatuta desaktiba daitezke.

Hedatu ertzak

Karratu bat sortuko dela zehazten du, laukizuzen baten alde luzeenean oinarrituta, saguaren botoia askatu baino lehen Shift tekla sakatzen bada. Berdin elipsearen kasuan (zirkulua sortuko da elipsearen diametrorik luzeena oinarri hartuta). Hedatu ertzak laukia hautatzen ez bada, karratu bat edo zirkulu bat sortuko da alderik edo diametrorik txikienean oinarrituta.

Biratzean

Objektu grafikoak Biratzean kontrolean hautatu den biraketa-angeluaren baitan soilik biratu ahal izango direla zehazten du. Objektu bat definitutako angelutik kanpo biratu nahi bada, sakatu Shift tekla biraketa gauzatzean. Nahi den biraketa-angelua lortutakoan, askatu tekla.

Puntu-murriztea

Puntua murrizteko angelua definitzen du. Poligonoekin lan egitean, oso erabilgarria izan daiteke edizio-puntuak murriztea.

Emaguzu laguntza!