LibreOffice 24.8 laguntza
Erabilgarri dauden bistaratze-moduak zehazten ditu. Ordezko bistaratzea hautatuta, pantailako bistaratzea azkartu dezakezu, zure aurkezpena editatzen ari zarenean.
Laneko arean goian eta ezkerrean erregelak bistaratuko diren zehazten du.
Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.
LibreOffice aplikazioak hautatutako objektuaren laukitik ateratzen diren puntu-gidak sortzen ditu. Gida horiek laneko area osoa barne hartzen dute eta objektua kokatzen lagunduko dizute.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu bat irekita badago, funtzio honetara Aukerak barran izen bera duen erabilita ere sartu daiteke.
BĂ©zier puntu guztien kontrol-puntuak bistaratzen ditu, aurretik BĂ©zier kurba bat hautatu bada. Kontrol-puntu guztiak BĂ©zier editorean aukera ez bada hautatu, hautatutako BĂ©zier puntuen kontrol-puntuak soilik egongo dira ikusgai.
LibreOffice aplikazioak objektu indibidual bakoitzaren ingerada-marra bistaratzen du objektu hau lekuz aldatzean. Objektu indibidual bakoitzaren ingerada aukera gaituta, helburuko kokalekuan objektu indibidualek gainerako objektuekin gatazkarik duten ikusi ahal izango duzu. Objektu indibidual bakoitzaren ingerada aukera ez baduzu hautatzen, LibreOffice aplikazioak hautatutako objektu guztiak barne hartzen dituen ingerada karratu bat bistaratuko du soilik.