Kalkulatu

Kalkulu-orrien kalkulu-ezarpenak definitzen ditu. Kalkulu-orrien portaera erreferentzia iteratiboetan, data-ezarpenak eta dezimal kopurua eta orrietan bilatzean maiuskulak eta minuskulak kontuan hartuko diren definitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu.


Erreferentzia iteratiboak

Kalkulu iteratiboetan egin beharreko hurbilketa-urratsen kopurua muga dezakezu atal honetan. Gainera, erantzunaren doitasun-maila zehatz dezakezu.

Iterazioak

Erreferentzia iteratiboak dituzten formulak (etengabe errepikatzen diren formulak arazoa konpondu arte) errepikapen kopuru zehatz baten ondoren kalkulatu behar diren zehazten du. Iterazioak koadroa ez da bada hautatzen, taulan erreferentzia iteratibo bat agertzen denean errore-mezua bistaratuko da.

Adibidea: elementu baten kostua kalkulatzea balio erantsiaren zergarik gabe.

  1. Idatzi A5 gelaxkan 'Salmenta-prezioa' testua, 'Garbia' A6n eta 'Balio erantsiaren zerga' A7n.

  2. Orain idatzi salmenta-prezio bat (adibidez, 100) B5 gelaxkan. B6 gelaxkan adierazi beharko litzateke prezio garbia, eta balio erantsiaren zerga B7n.

  3. Badakizu prezio garbiaren % 15a izaten dela balio erantsiaren zerga eta, beraz, salmenta-prezioari balio erantsiaren zerga kenduz aterako duzula prezio garbia. Prezio garbia kalkulatzeko idatzi formula hau B6n: =B5-B7, eta balio erantsiaren zerga kalkulatzeko idatzi formula hau B7n: =B6*0,15.

  4. Aktibatu iterazioa formulak behar bezala kalkulatzeko, bestela 'Erreferentzia zirkularra' errore-mezua agertuko da Egoera barran.

A

B

5

Salmenta-prezioa

100

6

Sarea

=B5-B7

7

Zerga

=B6*0.15


Urratsak

Ezarri iterazio-urratsen gehieneko kopurua.

Aldaketa minimoa

Iterazio-urratsen bi emaitzen arteko diferentzia zehazten du. Iterazioaren emaitza aldaketa-balioaren gutxienekoa baino txikiagoa bada, iterazioa gelditu egingo da.

Data

Egunak zenbaki bihurtzeko hasierako data hautatu behar duzu.

1899/12/30 (lehenetsia)

1899/12/30 eguna zero bezala ezartzen du.

1900/01/01 (StarCalc 1.0)

1900/1/1 eguna zero bezala ezartzen du. Erabili ezarpen hauek data-sarrerak dituzten StarCalc 1.0-eko kalkulu-orrietan.

01/01/1904

1904/1/1 eguna zero bezala ezartzen du. Erabili ezarpen hau formatu arrotzean inportatutako kalkulu-orrietan.

Maiuskulak/minuskulak bereiztea

Gelaxka-edukiak konparatzean testuetan maiuskulak eta minuskulak bereizi behar diren ala ez zehazten du.

Adibidea: Idatzi 'Proba' testua A1 gelaxkan; eta 'proba' B1 gelaxkan. Ondoren, idatzi "=A1=B1" formula C1 gelaxkan. Maiuskula/minuskula koadroa markatuta badago, FALSE (gezurra) agertuko da gelaxkan; bestela, TRUE (egiazkoa) agertuko da.

note

EXACT testu-funtzioak beti bereizten ditu maiuskulak eta minuskulak, elkarrizketa-koadroaren ezarpenei jaramonik egin gabe.


warning

Desgaitu maiuskulak eta minuskulak bereiztea Microsoft Excel aplikazioarekin elkarrerabilgarriak izan behar duten kalkulu-orrietarako.


Doitasuna pantailan ageri den bezala

Kalkuluak egiteko orrian bistaratutako balio biribilduak erabili behar diren zehazten du. Bistaratutako balioak erabiliko dira diagrametan. Doitasuna orrian ageri den bezala aukera ez bada hautatzen, bistaratutako zenbakiak biribildu egiten dira, baina zenbaki horiek barnean kalkulatzen dira biribildu gabeko zenbakiak erabiliz.

= eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie

Calc-eko datu-baseen funtzioentzat definitzen dituzun bilaketa-irizpideek gelaxka osoarekin bat etorri behar dutela zehazten du. = eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie koadroa eta gaitu komodinak formulatan koadroa hautatzen direnean, LibreOffice Calc MS Excel bezalaxe portatzen da gelaxkak bilatzean datu-baseen funtzioetan.

* ondorengo kokagunean:

Bilaketaren emaitza:

win

win aurkitzen du, baina ez win95, os2win, edo upwind

win*

win eta win95 aurkitzen ditu, baina ez os2win edo upwind

*win

win eta win95 aurkitzen ditu, baina ez os2win edo upwind

*win*

win, win95, os2win eta upwind aurkitzen ditu


= eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie ez badago gaituta, "win" bilaketa-eredu honek "*win*" ereduak bezala jokatuko du. Calc-eko datu-baseen funtzioekin bilatzean bilaketa-eredua gelaxkako edozein kokagunetan egon daiteke.

warning

Gaitu gelaxka osoaren bat-etortzea Microsoft Excel aplikazioarekin elkarrerabilgarriak izan behar duten kalkulu-orrietako formuletan.


Gaitu komodinak formuletan

Komodinak gaituta daudela zehazten du, bai bilaketetan erabiliak izateko bai karaktere-kateen konparazioak egiteko.

warning

Gaitu komodinak Microsoft Excel aplikazioarekin elkarrerabilgarriak izan behar duten kalkulu-orrietako formuletan.


Gaitu adierazpen erregularrak formuletan

Adierazpen erregularrak, komodinen ordez, gaituta daudela zehazten du, bai bilaketetan erabiliak izateko bai karaktere-kateen konparazioak egiteko.

warning

Ez gaitu adierazpen erregularrak Microsoft Excel aplikazioarekin elkarrerabilgarriak izan behar duten kalkulu-orrietako formuletan.


Ez komodinik ez adierazpen erregularrik formuletan

Bai bilaketetan bai karaktere-kateen konparazioetan kate literalak soilik erabiltzen direla zehazten du.

warning

Ez desgaitu komodinak Microsoft Excel aplikazioarekin elkarrerabilgarriak izan behar duten kalkulu-orrietako formuletan.


Bilatu automatikoki zutabeen eta errenkaden etiketak

Testuaren azpian edo eskuinean dagoen zutaberako testua edozein gelaxkatan etiketa gisa erabil daitekeela zehazten du. Testuak hitz bat izan behar du gutxienez eta ez du eragilerik eduki behar.

Adibidea: E5 gelaxkak "Europa" testua du. Azpian, E6 gelaxkak 100 balioa du eta E7 gelaxkak 200 balioa. Automatikoki bilatu zutabe- eta errenkada-etiketak koadroa markatuta badago, honako formula idatzi dezakezu A1 gelaxkan: =SUM(Europa).

Mugatu zenbakien formatu orokorraren dezimalak

'Orokorra' zenbaki-formatua duten gelaxketan zenbat dezimal erakutsiko diren zehaztu daiteke. Gaituta ez badago, 'Orokorra' zenbaki-formatua duten gelaxkek zutabe-zabalerak onartzen dituen dezimal guztiak erakutsiko ditu.

Dezimalak

Orokorra zenbaki-formatuan bistaratuko den dezimal kopurua definitzen du. Zenbakiak biribilduta bistaratuko dira, baina ez dira hala gordeko.

Emaguzu laguntza!