Orokorra

Testu-dokumentuen ezarpen orokorrak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra.


Eguneratu

zzEguneratu estekak kargatzean

warning

Dokumentuetan gordetako esteka automatikoen eguneratze-ezarpenak ezikusi egiten dira, segurtasunagatik. Esteken eguneratzeak LibreOffice aplikazioaren segurtasun-ezarpenen mugak bete behar dituzte beti. - LibreOffice – Segurtasuna atalean ezartzen dira muga horiek.


Beti

Beti eguneratzen ditu estekak dokumentua kargatzean, eta soilik dokumentua fitxategi-kokaleku fidagarri batean dagoenean edo segurtasun-maila 'Baxua (ez da gomendatzen)' denean.

warning

Ezarpena Eskatutakoan tratatzen da, makro-segurtasun globala 'Baxua' balioan ezarrita ez badago - LibreOffice - Segurtasuna - Makro-segurtasuna - Segurtasun-maila - Baxua (ez da gomendatzen) aukeran, edo dokumentua toki fidagarri batean dagoenean (toki hori - LibreOffice - Segurtasuna - Makro-segurtasuna - Iturburu fidagarriak - Fitxategi-kokaleku fidagarriak aukeran definitzen da).


Eskatutakoan

Dokumentua kargatzean, estekak eguneratuko dira eskatzen bada soilik.

Inoiz ere ez

Estekak ez dira inoiz eguneratuko dokumentua kargatzean.

Automatikoki

Eremuak

Eremu guztietako edukiak automatikoki eguneratuko dira pantaila-edukiak berri gisa bistaratzen diren bakoitzean. Lauki hau markatuta ez badago ere, zenbait eremu eguneratu egingo dira baldintza berezi bat gertatzen den bakoitzean. Hurrengo taulak kontrol-lauki honi kasu egin gabe eguneratuko diren eremuak zerrendatzen ditu.

Baldintza

Automatikoki eguneratutako eremuak

Inprimatu dokumentua (PDF gisa ere esportatu)

Author, Sender, Heading, Date, Time, References, Last printed

Birkargatu dokumentua

Author, Sender, Heading, Date, Time

Gorde dokumentua

Fitxategi-izena, estatistikak, dokumentu-zenbakia, edizio-denbora, aldatua

Editatu eremua dagoen testu-lerroa

Author, Sender, Heading, Date, Time

Aldagai bat eskuz aldatu

Baldintzapeko testua, ezkutuko testua, ezkutuko paragrafoa, aldagaiak, DDE eremua

Desaktibatu "eduki finkoa"

Egilea, bidaltzailea, dokumentuaren informazio-eremu guztiak

Orrialde kopuruaren aldaketa

Orrialdea


Diagramak

Diagramak automatikoki eguneratuko diren zehazten du. Writer taula bateko gelaxka-balio bat aldatu eta kurtsoreak gelaxka hori uzten duenero, gelaxka-balioa bistaratzen duen diagrama automatikoki eguneratuko da.

Ezarpenak

Neurri-unitatea

Testu-dokumentuen neurketa-unitatea zehazten du.

Tabulazioa

Tabulazioen arteko tartea zehazten du. Erregela horizontalak hautatutako tartea bistaratzen du.

Gaitu karakterea unitatea

Ezarpen hau gaituta dagoenean, Formatua - Paragrafoa - Koskak eta tarteak fitxako kosken eta tarteen neurri-unitateak karakterea eta lerroa izango dira.

Erabili orrialde karratuaren modua testuaren saretarako

Ezarpen hau gaituta dagoenean, testu-saretak orrialde karratuaren itxura izango du. Orrialde karratua Txina eta Japoniako ikasleei artikuluak idazten erakusteko erabiltzen den orrialde-diseinu bat da.

Hitz kopurua

Bereizle gehigarriak

Hitzak zenbatzean, zuriuneez, tabuladoreez eta lerro- eta paragrafo-jauziez gain, hitz-bereizletzat hartzen diren karaktereak zehazten ditu.

Erakutsi orrialde kopuru estandarizatua

Editoreen eta argitaratzaileek sarritan, orrialde “estandar” bat definitzeko, orrialde horrek karaktere edo hitz kopuru jakin bat duela adierazten dute. Markatu eremu hau orrialde mota horien kopuru bat azkar kalkulatzeko.

Karaktereak orrialde estandarreko

Ezarri orrialde estandarrak duen karaktere kopurua.

Emaguzu laguntza!