Taula

Testu-dokumentuetako taulen atributuak definitzen ditu.

Zutabeen, errenkaden eta taula moduaren ezarpen lehenetsiak zehazten ditu. Halaber, zutabeak eta errenkadak lekuz aldatu eta txertatzeko balio estandarrak ere defini ditzakezu. Argibide gehiago nahi baduzu ikus, LibreOffice Writerreko laguntzan .

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice Writer/LibreOffice Writer/Web - Taula.


Lehenetsia

Dokumentuan sortu berri diren testu-taula guztien balio lehenetsiak definitzen ditu.

Izenburua

Taularen lehen errenkadak 'Taularen izenburua' paragrafo-estiloaren formatua izango duela zehazten du.

Orrialde bakoitzean errepikatzea

Orrialde-jauzi baten ondoren, taularen izenburua orrialde berrian errepikatuko den zehazten du.

Ez zatitu (HTML dokumentuetan ezik)

Taulak ez direla zatituko, ezta testu-fluxuaren edozein jauzi izanda ere, zehazten du. Aukera hau Taula - Propietateak - Testu-fluxua menuan ere badago.

Ertza

Modu lehenetsian taulako gelaxkek ertza dutela zehazten du.

Sarrera tauletan

Zenbaki-ezagutzea

Testu-taula batean sartutako zenbakiak zenbakitzat hartuko direla eta horrelako formatua emango zaiela zehazten du. LibreOffice Writerreko taula-gelaxkek zenbakiak ezagutu ditzakete honako kategorietan erabilgarri dauden zenbaki-formatu bat dutenean: 'Kopurua', 'Ehunekoa', 'Moneta', 'Data', 'Ordua', 'Zientifikoa', 'Zatikia' eta 'Balio logikoa'.

Ezagututako zenbakia taula-gelaxketarako zehaztutako zenbaki-formatu lehenetsian bistaratuko da, eta gelaxka-formatua ezagututako kategoriara aldatuko du. Esaterako, zenbaki bat 'Data' kategoriakotzat hartzen bada, gelaxka-formatuari 'Data' kategoria ezarriko zaio. Gelaxkari zenbaki-formatu jakin bat ezarri ahal zaio, esaterako 2018/3/8 formatuan sartutako data baten kasuan, '2018ko martxoaren 8a, asteartea' bistaratuko da, 'Zenbaki-formatua' elkarrizketa-koadroan "1999ko abenduaren 31, ostirala" ezarri bada.

note

Ezagututako 'Data' eta 'Ordua' zenbakiak barneko data eta ordu baliotara bihurtuko dira. 'Ehunekoa' kategoriako zenbakiak haien barneko zenbakizko balioetara bihurtuko dira. Balio boolearrak 0 edo 1 bihurtuko dira.


Sarrera bat zenbaki gisa ezagutzen ez bada, zenbakiaren kategoria Testua kategoriara aldatuko da eta sarrera ez da aldatuko.

If Number recognition is not marked in the Options, numbers are saved in text format and are automatically left-aligned.

Zenbaki-formatua ezagutzea

Zenbaki-formatua ezagutzea ez badago hautatua, gelaxkan ezarritako formatua duen sarrera onartuko da. Bestelako sarrerek Testua formatua berrezartzen dute.

Adibidez, gelaxka batek data-balio bat badu eta gelaxka-formatua 'Data' bada, ehunekoen balio bat sartzen bada gelaxkan, haren formatua Testua kategoriara aldatuko da eta ehunekoetan dagoen sarrerako zenbakia ez da ezagutuko.

Zenbaki-formatua ezagutzea markatuta badago, sarrerako zenbakiek gelaxka-formatua ezagututako zenbaki-kategoriara aldatuko dute.

Lerrokatu

Zenbakiak beti gelaxkan behean eta eskuinean lerrokatuko direla zehazten du. Eremu hau ez bada markatzen, zenbakiak beti gelaxkaren goialdean eta ezkerrean egongo dira.

note

Lerrokatzea eremuak ez du eraginik zuzeneko formateatzean. Gelaxka-edukia zuzenean zentratzen baduzu, testua edo zenbakia den kontuan izan gabe zentratzen da.


Teklatua maneiatzea

Lekuz aldatu gelaxkak

Teklatuaren bidez errenkadak eta zutabeak lekuz aldatzeko ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.

Errenkada

Errenkada bat mugitzeko erabiliko den balioa zehazten du.

Zutabea

Zutabe bat mugitzeko erabiliko den balioa zehazten du.

Txertatu gelaxka

Teklatuaren bidez errenkadak eta zutabeak txertatzeko, ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.

Errenkada

Errenkada bat txertatzeko erabiliko den balio lehenetsia zehazten du.

Zutabea

Zutabeak txertatzeko erabiliko den balio lehenetsia zehazten du.

Errenkaden/zutabeen portaera

Errenkadek eta zutabeek alboko errenkada eta zutabeetan eta taula osoan izango duten efektu erlatiboa definitzen du.

Finkoa

Errenkada batean edo zutabe batean egindako aldaketek dagokien alboko arean soilik eragin dezatela zehazten du.

Finkoa, proportzionala

Errenkada batean edo zutabe batean egindako aldaketek taula osoan eragin dezatela zehazten du.

Aldakorra

Errenkada batean edo zutabe batean egindako aldaketek taularen tamainan eragina izango dutela zehazten du.

Emaguzu laguntza!