Inprimatu

Testu edo HTML dokumentu bateko inprimaketa-ezarpenak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice Writer/LibreOffice Writer/Web - Inprimatu.


note

Fitxa-orri honetan definitutako inprimatze-ezarpenak dokumentu berriei aplikatzen zaizkie, ezarpenak berriro aldatu arte. Uneko inprimatze-lanaren ezarpenak soilik aldatu nahi badira, erabili Fitxategia - Inprimatu elkarrizketa-koadroa.


Edukia

Dokumentuaren zein eduki inprimatu behar den zehazten du.

Irudiak eta objektuak

Testu-dokumentuko grafikoak inprimatuko diren zehazten du.

Inprimaki-kontrolak

Testu-dokumentuko inprimaki-kontrolen eremuak inprimatuko diren zehazten du.

Karakterearen atzeko planoa

Orrialdearen atzeko planoan txertatuta dauden koloreak eta objektuak inprimatuko diren ala ez zehazten du. Kolore eta objektu horiek 'Formatua - Orrialde-estiloa - Atzeko planoa' atalean zehaztutakoak dira.

Inprimatu testua beltzean

Testua beti beltz inprimatuko den ala ez zehazten du.

Ezkutuko testua

Gaitu aukera hau ezkutu gisa markatuta dagoen testua inprimatzeko. Ezkutuko testu hau inprimatuko da: Formatua - Karakterea - Karaktere-efektuak - Ezkutua formatua erabiliz ezkutatu den testua, eta 'Ezkutuko testua' eta 'Ezkutuko paragrafoak' testu-eremuak.

Testuaren leku-markak

Gaitu aukera hau leku-markak inprimatzeko. Desgaitu aukera hau inprimatzean leku-markak hutsik uzteko.Testu motako leku-markak eremuak dira.

Orrialdeak

Orrialde asko dituzten LibreOffice Writerreko dokumentuen inprimatzeko ordena definitzen du.

Ezkerreko orrialdeak (HTML dokumentuetan ez)

Dokumentuaren ezkerreko (zenbakitze bakoitiko) orrialde guztiak inprimatuko diren zehazten du.

Eskuineko orrialdeak (HTML dokumentuetan ez)

Dokumentuaren eskuineko (zenbakitze bikoitiko) orrialde guztiak inprimatuko diren zehazten du.

Liburuxka

Hautatu Liburuxka aukera zure dokumentua liburuxka-formatuan inprimatzeko. Liburuxka-formatua honelakoa da LibreOffice Writer aplikazioan:

Dokumentu bertikal bat orrialde horizontal batean inprimatzen baduzu, liburuxka bateko bi aldeak elkarren alboan inprimatuko dira. Bi aldeetatik inprimatzeko gaitasuna duen inprimagailu bat baduzu, liburuxka oso bat sortu dezakezu zure dokumentutik abiatuta, ondoren orrialdeak tartekatu behar izan gabe. Alde batetik soilik inprimatzeko gaitasun duen inprimagailu bat baduzu, efektu bera lortu dezakezu lehenengo aurreko orrialdeak inprimatuta, "Aurreko aldeak / eskuineko orrialdeak / orrialde bakoitiak" aukera markatuta, ondoren paper-pila osoa inprimagailuan sartuta eta atzeko orrialde guztiak inprimatuta "Atzeko orrialdeak / ezkerreko orrialdeak / orrialde bikoitiak" aukera markatuta.

Eskuinetik ezkerrera

Markatu, liburuxkaren orrialdeak ordena zuzenean inprimatzeko eskuinetik ezkerrerako idazkeren kasuan.

note

This control appears only if Complex text layout is set in - Languages and Locales - General.


Beste bat

Inprimatu automatikoki txertatutako orrialde zuriak

Aktibatuta badago, txertatutako orrialde zuriak automatikoki inprimatuko dira. Aukera hau onena da bi aldetatik inprimatzeko. Adibidea: liburu bateko "kapitulu" baten paragrafo-estiloa beti zenbaki bakoitiekin hasteko ezartzen da. Aurreko kapitulua orrialde bakoiti batez amaitzen da. LibreOffice(e)k zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatzen du. Aukera honek orrialde bikoitia inprimatu behar den edo ez kontrolatzen du.

Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik

Hainbat erretilu dituzten inprimagailuetan, 'Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik' aukerak zehaztuko du erabilitako paper-erretilua inprimagailuaren sistema-ezarpenetatik hartuko den.

Faxa

Ordenagailuan fax softwarea instalatu baduzu eta zuzenean erabili nahi baduzu testu-dokumentutik, hautatu nahi duzun fax aparailua.

Iruzkinak

Zure dokumentuko iruzkinak inprimatuko diren zehazten du.

Emaguzu laguntza!