Oinarrizko letra-tipoak

Dokumentuen oinarrizko letra-tipoen ezarpenak zehazten ditu.

You can also change the basic fonts for Asian and complex text layout languages if their support is enabled in - Languages and Locales - General.

Txantiloi aurredefinituen oinarrizko letra-tipoak definitzen dira ezarpen hauen bidez. Testu-txantiloi lehenetsiak ere aldatu eta pertsonalizatu daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Writer - Oinarrizko letra-tipoak (mendebaldekoak).

Ireki testu-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Writer - Oinarrizko letra-tipoak (asiarrak). Asiar hizkuntzen euskarriak gaituta egon behar du.


Oinarrizko letra-tipoak

Lehenetsia

Lehenetsia paragrafo-estiloan erabiliko den letra-tipoa zehazten du. Lehenetsia paragrafo-estiloaren letra-tipoa ia paragrafo-estilo guztietan erabiliko da, beste paragrafo-estilo batek beste letra-tipo bat esplizituki definitzen ez badu.

Tamaina

Letra-tipoaren tamaina zehazten du.

Izenburua

Goiburuetan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Zerrenda

Zerrenda paragrafo-estiloaren letra-tipoa eta letra-tamaina zehazten ditu. Estilo horretatik eratorritako estilo guztiek heredatuko dituzte ezaugarri horiek.

aukeratzen bada testu-dokumentu bateko paragrafo bat zenbakiekin edo buletekin formateatzeko, programak paragrafo-estilo horiek automatikoki esleitzen ditu.

Epigrafea

Irudien eta taulen epigrafeetan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Aurkibidea

Indizeetan, indize alfabetikoetan eta taulen edukietan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Estandarra

Elkarrizketa-koadroan dauden balioen ordez, lehenetsitako instalazio-balioak berrezartzen ditu.

warning

Ez da segurtasun-galderarik egiten balio lehenetsiak berrezarri aurretik.


Emaguzu laguntza!