Segurtasuna

Dokumentuak gordetzeko, web konexioetarako eta makroak dituzten dokumentuak irekitzeko segurtasun-aukerak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Segurtasuna.


Aukeren 'Segurtasuna' elkarrizketa-koadroaren irudia

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Segurtasuneko aukerak eta abisuak

'Segurtasuneko aukerak eta abisuak' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Web konexioen pasahitzak

Pasahitz maisu bat sar dezakezu, erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen duten guneetan erraz sartu ahal izateko.

Gorde pasahitza betirako web konexioentzako

Gaituta badago, LibreOffice aplikazioak modu seguruan biltegiratuko ditu web-zerbitzarietako fitxategiak atzitzeko erabiltzen dituzun pasahitz guztiak. Zerrendako pasahitzak atzitzeko, pasahitz maisua sartu beharko duzu.

Pasahitz maisu bidez babestua (gomendatua)

Markatu, konexio guztietako pasahitzak pasahitz maisu baten bidez babestu nahi badituzu.

Pasahitz maisua

'Sartu pasahitz maisua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Konexioak

Pasahitz maisua eskatzen du. Pasahitz maisua zuzena bada, 'Gordetako web konexioa' informazio-koadroa erakusten du.

'Gordetako web-konexioaren informazioa' elkarrizketa-koadroak aurrez sartu dituzun webguneen eta erabiltzaile-izenen zerrenda bat erakusten du. Edozein sarrera hauta dezakezu, eta zerrendatik kendu. Hautatutako sarreraren pasahitza ikus dezakezu.

Makro-segurtasuna

Doitu segurtasun-maila makroak exekutatzeko eta zehaztu makro-egile fidagarriak.

Makro-segurtasuna

Makroen segurtasuna elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Time Stamp Authority

Time Stamp Authorities (TSA) issue digitally signed timestamps (RFC 3161) that are optionally used during signed PDF export.

Emaguzu laguntza!