LibreOffice 24.8 laguntza
Proxy zerbitzariak Internetera konektatzeko eskuz konfigura daitezke behar izan ahala.
Proxy zerbitzariarenezarpenak definitzen ditu.
Proxy-aren definizio mota zehazten du.
Proxy zerbitzaririk gabe konektatzen zaitu Internetera. Proxy-rik erabiltzen ez duen Internet hornitzaile batekiko konexioa zuzenean konfigura daiteke ordenagailuan.
Eskuz sar daiteke proxy zerbitzaria. Zehaztu zure Interneteko zerbitzuarekin bat datorren proxy zerbitzaria. Galdetu sistema-administratzaileari zein proxy eta ataka sartu behar dituzun.
Zerbitzari-izenak protokoloaren aurrizkirik gabe idatzi behar dira. Adibidez, idatzi www.adibidea.com, ez http://www.adibidea.com.
Windowsen edo UNIX sistemetan GNOME edo KDE erabiliz gero, aukera horrek adierazten dio LibreOffice aplikazioari sistemaren ezarpenak erabiltzeko. Ezarpenak aktibatzeko LibreOffice berrabiarazi behar duzu.
Idatzi proxy-aren izena HTTPrako. Idatzi ataka eskuineko eremuan.
Idatzi proxy-aren izena HTTPSrako. Idatzi ataka eskuineko eremuan.
Proxy zerbitzaririk behar ez duten zerbitzarien izenak zehazten ditu, puntu eta komen bidez bereizita. Zure sare lokaleko zerbitzariak dira hauek baita bideo eta audio transmisiorako erabiltzen diren zerbitzariak ere.
Komodinak ere erabil ditzakezu ostalari eta domeinuen izenentzat. Adibidez, idatzi *.sun.com ostalari guztiak sun.com domeinuan gehitzeko proxy-rik gabe.
Type the port for the corresponding proxy server. The maximum value of a port number is fixed at 65535.