Erabilerraztasuna

Aukera hauek LibreOffice programak erabilerrazago bihurtzen dituzte gutxi ikusten duten, mugitzeko arazoak dituzten eta beste ezgaitasun batzuk dituzten pertsonentzat.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Erabilerraztasuna.


LibreOffice

Aukeren 'Erabilerraztasuna' elkarrizketa-koadroaren irudia

Hainbat aukera

Erabilerraztasunaren aukerak ezartzen ditu.

Erabili testu-hautapenaren kurtsorea irakurtzeko soilik testu-dokumentuetan.

Kurtsorea irakurtzeko soilik dokumentuetan bistaratzen du.

Baimendu irudi animatuak

Grafiko animatuen aurrebista ematen du, adibidez GIF irudiak, LibreOffice(e)n.

Baimendu testu animatua

Testu animatuaren aurrebista ematen du, adibidez, testu keinukaria eta testu korritzailea, LibreOffice(e)n.

Kontraste handiko itxuraren aukerak

Kontraste handia irakurgarritasuna hobetzeko sistemaren kolore-eskema aldatzen duen sistema eragilearen ezarpenak dira. Erabaki daiteke LibreOffice(e)k nola erabili sistema eragilearen kontraste handiaren ezarpenak.

Gelaxkaren ertzak eta itzalak testuaren kolorearekin erakusten dira beti kontraste handiaren modua aktibo dagoenean. Gelaxkaren atzeko planoaren kolorea ez da kontuan hartzen.

Automatikoki detektatu sistema eragilearen kontraste handiko modua

LibreOffice kontraste handiko modura aldatzen du sistemaren atzeko planoko kolorea oso iluna denean.

Erabili beti letra-kolore automatikoa pantaila-bistaratzerako

Sistemaren kolore-ezarpenak erabiliz letra-tipoak bistaratzen dira LibreOffice(e)n. Pantailan bistaratzeko eragiten du aukera honek.

Erabili sistema-koloreak orrialde-aurrebistentzat

Orrialde-aurrebistetan sistema eragilearen kontraste handiaren ezarpenak aplikatzen ditu.

Emaguzu laguntza!