Letra-tipoak

Letra-tipo bat zuk aukeratutako beste batekin ordezkatzen du. Ordezkapena gertatuko da pantailan bistaratzean edo inprimatzean soilik. Ordezkapenak ez ditu aldatuko dokumentuan gordetako letra-tipoen ezarpenak.

Nahi izanez gero, sistema eragileak erabiltzen duen ordezpenerako letra-tipo lehenetsia gainidatz dezakezu dokumentu batean erabilgarri ez dagoen letra-tipo bat aurkitzen duenean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Letra-tipoak.


Ohar-ikonoa

Letra-tipoen ordezteak LibreOfficeko erabiltzaile interfazeko letra-tipoen bistaratzean eragiten du.


warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Aplikatu ordezpen-taula

Zuk definitutako ordezpenaren letra-tipoaren ezarpenak gaitzen ditu.

Ordezpen-taula

Jatorrizko letra-tipoa eta hura ordeztuko duen letra-tipoa zerrendatzen ditu. Hautatu Beti letra-tipoa beti ordezteko, baita jatorrizko letra-tipoa zure sisteman instalatuta badago ere. Hautatu Pantaila soilik pantailako letra-tipoa soilik ordezteko eta inprimatzeko letra-tipoa inoiz ez ordezteko.

'Beti' kontrol-laukia

'Pantailan soilik' kontrol-laukia

Ordezte-ekintza

gaituta

hutsik

Letra-tipoa pantailan eta inprimatzean ordezten da, letra-tipoa instalatuta egon ala ez.

gaituta

gaituta

Letra-tipoa pantailan bakarrik ordezten da, letra-tipoa instalatuta egon ala ez.

hutsik

gaituta

Letra-tipoa pantailan bakarrik ordezten da, baina soilik letra-tipoa erabilgarri ez badago.

hutsik

hutsik

Letra-tipoa pantailan eta inprimatzean ordezten da, baina soilik letra-tipoa erabilgarri ez badago.


Letra-tipoa

Idatzi edo hautatu ordeztu nahi duzun letra-tipoaren izena.

Ordeztu honekin

Idatzi edo hautatu ordezpenaren letra-tipoaren izena.

Aplikatu

Hautatutako letra-tipoen ordeztea aplikatzen du.

Ikonoa

Aplikatu

Ezabatu

Hautatutako letra-tipoen ordeztea ezabatzen du.

Ikonoa

Ezabatu

Letra-tipoen ezarpenak HTML eta Basic iturburuentzat

Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodearen bistaratzerako letra-tipoa eta letra-tamaina.

Letra-tipoak

Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodea bistaratzeko letra tipoa. Hautatu Automatikoa automatikoki detektatzeko letra-tipo egoki bat.

Letra-tipo ez-proportzionalak bakarrik

Egiaztatu letra-tipo ez proportzionalak bistaratzeko soilik Letra-tipoa zerrenda-koadroan.

Tamaina

Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodea bistaratzerako letra-tamaina.

Emaguzu laguntza!