Editatu modulua

Komando hau erabiltzeko...

Choose - Languages and Locales - Writing Aids,
in the Available language modules list, select one of the language modules and then click Edit.


Aukerak

Hautatutako moduluaren hizkuntza eta erabilgarri dagoen ortografia-egiaztapena, hitz-zatiketa eta sinonimoen azpimoduluak zehazten ditu. Azpimoduluak lehentasunaren arabera antola daitezke.

  1. Hautatu hizkuntza Hizkuntza zerrendan.

  2. Ortografia, Hitz-zatiketa eta Sinonimoen hiztegia goiburuen pean hautatu hizkuntza horrentzat aktibatu nahi dituzun modulu guztiak.

  3. Area batentzat azpimodulu erabilgarri bat baino gehiago badituzu, ortografia eta sinonimoen hiztegiari dagozkion azpimoduluak zerrendan dauden sekuentzian prozesatzen dira. Sekuentzia aldatzeko, erabili Eraman gora eta Eraman behera botoiak.

  4. Azpimodulu bakarra aktiba daiteke hitz-zatiketan.

Hizkuntza

Moduluaren hizkuntza zehazten du.

LibreOffice aplikazioko gainerako hizkuntza-hautapenei ondorengoa aplikatzen zaie:

Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.

Eraman gora

Zerrenda-koadroan hautatutako moduluaren lehentasuna maila bat igotzen du.

Eraman behera

Zerrenda-koadroan hautatutako moduluaren lehentasuna maila bat jaisten du.

Atzera

Zerrenda-koadroko uneko aldaketak desegiteko, egin klik hemen.

Emaguzu laguntza!