Idazteko laguntza

Ortografiaren, sinonimoen hiztegiaren eta hitz-zatiketaren propietateak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Idazteko laguntza.


warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Hizkuntza-modulu erabilgarriak

Instalatutako hizkuntza-moduluak ditu.

Hizkuntza-modulu batek azpimodulu bat, bi edo hiru eduki ditzake: ortografia, hitz-zatiketa eta sinonimoen hiztegia. Azpimodulu bakoitza hizkuntza batean edo gehiagotan egon daiteke erabilgarri. Moduluaren izenaren aurrean klik eginez gero, erabilgarri dauden azpimodulu guztiak aktibatuko dira. Ezarpen-marka bat kentzen bada, erabilgarri dauden azpimodulu guztiak aldi berean desaktibatuko dira. Azpimoduluak banak aktibatu edo desaktibatu nahi badira, Editatu botoian klik egin daiteke Editatu moduluak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Ohar-ikonoa

Bi direktorio konfiguratzeko aukera dago: erabiltzaileak idazteko baimena duen karpeta bat, eta idazteko baimenik gabeko karpeta bat. Erabiltzaileak idazteko baimena duen bide-izeneko erabiltzaile-hiztegiak bakarrik editatu eta ezabatu ditzake. Beste hiztegiak irakurtzeko soilik izan daitezke.


Editatu

Hizkuntza-modulu bat editatzeko, hautatu hizkuntza eta egin klik Editatu aukeran.Editatu moduluak elkarrizketa agertuko da.

Erabiltzailearen hiztegiak

Erabilgarri dauden erabiltzaile-hiztegiak zerrendatzen ditu. Markatu ortografiarako eta hitz-zatiketarako erabili nahi dituzun erabiltzaile-hiztegiak.

Berria

Hiztegi berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor erabiltzaile-hiztegi edo salbuespen-hiztegi berri baten izena sar dezakezu eta hizkuntza definitu.

Hiztegi berria

Hiztegia atalean, erabiltzaile-hiztegi edo salbuespen-hiztegi berri baten izena sar dezakezu eta hizkuntza zehaztu.

Izena

Hiztegi pertsonalizatu berriaren izena zehazten du. "*.DIC" fitxategi-luzapena automatikoki eransten da.

Hizkuntza

Hizkuntza jakin bat hautatuz, hiztegi pertsonalizatuaren erabilera muga dezakezu. Dena hautatuz, hiztegi pertsonalizatua uneko hizkuntza zein den kontuan hartu gabe erabiltzen da.

Salbuespenak (-)

Dokumentuan hitz jakin batzuk saihestu nahi dituzun edo ez zehazten du. Era horretara, saihestu behar diren hitz guztiak sar ditzakezu hiztegi pertsonalizatu batean. Ortografia egiaztatzean, salbuespenen hiztegia aktibatuta badago, hitz hori ez dela erabili nahi adierazten duen oharra erakutsiko zaizu.

Editatu

Editatu hiztegi pertsonalizatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Elkarrizketa-koadro horretan, hiztegi pertsonalizatuan lehendik dauden sarrerak gehi edo edita ditzakezu.

Editatu hiztegi pertsonalizatua elkarrizketa-koadroan hitz berriak sartzeko edo lehendik dauden sarrerak sartzeko aukera daukazu. Salbuespenen hiztegi bat editatzen baduzu, hitz jakin baten salbuespena definitzeko aukera ere emango zaizu elkarrizketa-koadroan. Ortografia egiaztatzean salbuespena iradokizun gisa agertuko zaizu zerrendan.

Hiztegi bat editatzen denean, fitxategiaren egoera aztertzen da. Fitxategia idazketaren aurka babestuta badago, ezin da aldatu. Orduan Berria eta Ezabatu botoiak desaktibatuta egongo dira.

Liburua

Editatu beharreko liburua zehazten du.

Ezikusitako hitzen zerrenda (denak) izenekoak ortografia egiaztatzean Ezikusi aukerarekin markatutako hitz guztiak hartzen ditu. Zerrenda hori uneko ortografia-egiaztatzailerako soilik da baliozkoa.

Ohar-ikonoa

Ez ikusi egin zerrenda osoari sarrera ezin da hautatu eta ezabatu ere ez. Eduki gisa sartutako hitzak soilik ezaba daitezke. LibreOffice ixten den bakoitzean automatikoki ezabatzen dira.


Hizkuntza

Beste hizkuntza bat esleitzen dio uneko hiztegi pertsonalizatuari.

Hitza

Hiztegian sartu nahi duzun hitz berriak idatz ditzakezu. Beheko zerrendan uneko hiztegi pertsonalizatuaren edukia ikusiko duzu. Zerrendako hitz bat hautatzen baduzu, testu-eremuan bistaratuko da. Hitz baten amaieran '=' (berdin) ikurra idazten baduzu, adibidez "AutoComplete=", hitz hori ez da automatikoki zatituko eta hitz horren zatiketarik ez da erakutsiko iradokizun gisa. "Auto=Complete" idatziz gero, '=' ikurra sartutako puntuan hitza zatitu egingo da edo hitza zatitzea proposatuko dizu.

[] blokeak erabili daitezke, = ikurra erabili ordez, hitz-zatiketen jauziak baino lehenagoko karaktere-aldaketak zehazteko. Balizko karaktere-aldaketak: (1) Karaktere gehigarriak, esaterako tug[g]gumi kateak zatiketa zuzena ematen dut, "tugg- gummi", suedierazko "tuggummi" hitzerako. (2) Karaktereak kentzea digitu baten bidez, esaterako paral·[1]lel kateak katalanezko zatiketa zuzena ematen du, "paral- lel", katalanezko "paral·lel" hitzerako, eten-puntua baino lehen karaktere bat kenduta. (3) Karaktereak gehitzea eta kentzea aldi berean, esaterako cafee[2é]tje kateak zatiketa zuzena ematen du nederlanderako "cafeetje" hitzerako, eten-puntua baino lehen bi karaktere kenduta eta bat gehituta.

'Ordeztu honekin' edo 'Gramatika-eredua'

Sarrera-eremu hau erabilgarri egoteko, salbuespenen hiztegi bat edo hizkuntzaren menpekoa den hiztegi pertsonalizatu bat editatzen egon behar duzu. Salbuespenen hiztegietan, eremuak uneko hitzaren iradokizun alternatiboa erakusten du "Hitza" testu-koadroan. Hizkuntzaren menpeko hiztegi pertsonalizatuetan, eremuak erro-hitz ezagun bat du, hitz berriaren afixaziorako edo hitz konposatuetarako eredu gisa erabiliko dena. Esaterako, euskarazko hiztegi pertsonalizatuan, "litxi" ('lychee' izeneko fruta adierazteko) hitz berriari "madari" hitza eredu gisa ezartzen bazaio, orduan “litxiak” ('madariak'), “litxiondoa” ('madariondoa'), etab. onartuko ditu.

Berria

Hitza testu-eremuko hitza gehitzen du uneko hiztegi pertsonalizatuan. Iradokizuna eremuko hitza ere gehitu egiten da salbuespenen hiztegiekin lan egitean.

Aukerak

Ortografia-egiaztapenaren eta hitz-zatiketaren aukerak zehazten ditu.

Editatu

Balio bat aldatu nahi baduzu, hautatu sarrera eta, ondoren, sakatu Editatu aukera. Balio berria sartzeko elkarrizketa-koadro bat ikusiko duzu.

Maiuskulaz dauden hitzak egiaztatu

Ortografia-egiaztapenean maiuskulak-minuskulak egiaztatzen direla zehazten du.

Zenbakiak dituzten hitzak egiaztatu.

Hala zenbakiak nola letrak dituzten hitzak egiaztatzen direla zehazten du.

Egiaztatu eskualde bereziak

Ortografia egiaztatzean eskualde bereziak —adibidez, marrazkietako testua— egiaztatzen direla zehazten du.

Ortografia idatzi ahala egiaztatu

Idazten duzun bitartean automatikoki egiaztatzen du ortografia eta akatsak azpimarratzen ditu.

Idazketa-akatsak gorriz azpimarratuta agertuko zaizkizu dokumentuan. Horrela markatutako hitz baten gainean kokatzen baduzu kurtsorea, laster-menua ireki dezakezu proposatutako zuzenketen zerrenda ikusteko. Okerreko gisa markatutako hitza zuzenketa gisa emandakoarekin aldatzeko, hautatu proposatutako zuzenketa. Dokumentua editatzean berriro akats berdina egiten baduzu, errore gisa markatuko da berriro.

Autozuzenketaren ordezpen-taulan hitz-bikotea kokatzeko, ireki Autozuzenketaren laster-menua eta hautatu Autozuzenketa. Egin hautapena azpimenuan. Hitz hori ordeztu egingo da eta hitz-bikotea ordezpen-taulan kokatuko da.

Hitz-zatiketarako gutxieneko karaktere kopurua

Hitz-zatiketa automatikoa aplika dadin behar den gutxieneko karaktere kopurua zehazten du.

Lerro-jauziaren aurreko karaktereak

Zatitutako hitzak lerroaren amaieran izan beharreko gutxieneko karaktere kopurua ezartzen du.

Lerro-jauziaren ondorengo karaktereak

Zatitutako hitz batek hurrengo lerroan behar duen gutxieneko karaktere kopurua zehazten du.

Zatitu hitzak galdetu gabe

Hitz-zatiketak eskuz egiteko ez dela inoiz eskatuko zehazten du. Eremua ez baduzu markatzen, hitz bat ezagutzen ez duenean marratxoa sartuko duen ala ez galdetuko dizun elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Hitzak zatitu eskualde berezietan

Hitz-zatiketa oin-oharretan, goiburuetan eta orri-oinetan ere egingo da.

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Emaguzu laguntza!