Bide-izenak

Sekzio honek LibreOffice aplikazioen karpeta garrantzitsuen bide-izen lehenetsiak ditu. Erabiltzaileak bide horiek editatu ditzake.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak.

Aukeratu Tresnak - Autotestua - Bide-izena. (autotestua soilik)


LibreOffice aplikazioak erabiltzen dituen bide-izenak

Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik sarreran, eta gero sakatu Editatu. Sarreran klik bikoitza eginda ekintza bera gauzatuko duzu.

Lehenetsia

Lehenetsia botoiak hautatutako sarrera guztien aurrez definitutako bide-izenak berrezartzen ditu.

Editatu

Egin klik Hautatu bide-izena edo Editatu bide-izenak aukeran elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.

Sarreren sekuentzia alda dezakezu Mota zutabeko barran klik eginez. Zutabeen zabalera alda daiteke zutabeen arteko bereizlea saguarekin mugituz.

{erabiltzaile-profila} direktorioak eta bere azpidirektorioek erabiltzailearen datuak ditu. {erabiltzaile-profila} direktorioaren kokalekua LibreOffice instalatzean ezartzen da. Ikusi wikiko Kokaleku lehenetsia sekzioa LibreOffice erabiltzaile-profila orrian, sistema eragile bakoitzean erabiltzaile-profila normalean zein tokitan sortzen den jakiteko.

Hurrengo zerrendan, erabiltzaile-datuak biltegiratzeko aurredefinituta dauden bide-izen lehenetsiak erakusten dira, eta bide-izen bakoitzean zein datu mota biltegiratuko den azaltzen du. Erabili Editatu elkarrizketa-koadroa mota bakoitzeko bide-izena aldatu, gehitu edo ezabatzeko.

Mota

Bide-izen lehenetsia

Deskribapena

Autozuzenketa

Zure Autozuzenketaren testuak gordetzen ditu karpeta honek.

Autotestua

Zure Autotestuaren testuak gordetzen ditu karpeta honek.

Babeskopiak

Dokumentuen babeskopia automatikoak gordetzen dira hemen.

Hiztegiak

Karpeta honetan hiztegi pertsonalizatuetako hitzak dituzten fitxategiak gordetzen dira.

Galeria

Galeriako gai berriak karpeta honetan gordetzen dira.

Irudiak

Objektu grafiko bat ireki edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzen duzunean bistaratzen da karpeta hau.

Txantiloiak

Zure txantiloiak gorde ditzakezu karpeta honetan.

Aldi baterako fitxategiak

Hemen gordetzen dira LibreOffice(r)en aldi baterako fitxategiak.

Dokumentuak

Zure sistemako dokumentu-karpeta lehenetsia

Ireki edo Gorde elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzean ikusiko duzu karpeta hau.

Sailkapena

LibreOffice aplikazioak fitxategi honen TSCP BAF gidalerroa irakurtzen du.


Barneko bide-izenak aukeran LibreOffice aplikazioaren eduki aurredefinitua instalatzen den bide-izenak erakusten dira. Bide-izen horiek ezin dira editatu elkarrizketa-koadro honetan.

Bide-izen honetan {install}share direktorioaren azpidirektorioak daude. Azpidirektorio horiek irakurtzeko soilik dira eta erabiltzaile guztiak bistaratuko duten edukia dute. {install} direktorioaren kokalekua LibreOffice instalatzen denean erabakitzen da.

Emaguzu laguntza!