Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.
Ezarpen guztiak automatikoki gordeko dira. Sarrera irekitzeko, egin klik bikoitza sarreran edo egin klik plus zeinuan. Sarrera tolesteko, egin klik minus zeinuan edo egin klik bikoitza sarreran.
Uneko dokumentuari aplikatu dakizkiokeen sarrerak soilik ikusiko dira. Uneko dokumentua testu-dokumentua bada, LibreOffice Writer sarrera ikusiko da, eta berdin gainerako LibreOffice moduluetan.
Komando hau erabiltzeko...
Menu-barratik:
LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak
Fitxadun interfazetik:
Goiko eskuineko menuan (ā°), aukeratu Aukerak.
Teklatutik:
Alt + F12
'Aukerak' elkarrizketa-koadroaren botoiak
Ados
Gorde orrialdeko aldaketak eta itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.
Utzi
Itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroak eta baztertu egindako aldaketa guztiak.
Aplikatu
Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa itxi gabe.
Berrezarri
Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.
Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.
Laguntza
Laguntzaren edukiak irekitzen ditu bistaratutako 'Aukerak' orrialderako.
Erabili elkarrizketa-koadro hau LibreOffice aplikazioarekin lan egiteko behar diren ezarpen orokorrak sortzeko. Honakoak ezarriko dira: erabiltzaile-datuak, gordetzea, inprimatzea, fitxategi eta direktorio garrantzitsuen bide-izenak.
Kalkulu-orrien ezarpenak, bistaratuko diren edukiak eta gelaxka-sarrera baten ondoko kurtsorean norazkoa definitzen ditu. Ordenatze-zerrendak ere definitu daitezke, dezimal kopurua zehaztu daiteke eta baita aldaketak grabatzeko eta nabarmentzeko ezarpenak ere.
Aurkezpen-dokumentu sortu berrien hainbat ezarpen definitzen ditu, adibidez: bistaratu behar den edukia, erabili den neurri-unitatea, saretarik erabiliko den ala ez eta nola, oharrak eta prospektuak beti inprimatuko diren.
Marrazki-dokumentuen ezarpen orokorrak, bistaratuko diren edukiak, erabiliko den eskala, sareta eta lehenespenez inprimatuko diren edukiak definitzen ditu.
Inprimatze-formatua eta inprimatze-aukerak definitzen ditu formula-dokumentu berri guztietarako. Aukera horiek aplikatzen dira formula bat zuzenean LibreOffice Math aplikaziotik inprimatzen denean.