Edit Points Bar

Editatu puntuak barra agertzen da poligono bat hautatu eta Editatu puntuak aukeran klik egiten denean.

Kurba edo kurba bihurtutako objektu baten puntuak editatzeko aukera emango dizute erabilgarri dituzun funtzioek. Ikono hauek dituzu erabilgarri:

Edit Points

Hautatutako marrazkiaren forma alda daiteke.

Editatu puntuak ikonoa

Editatu puntuak

Lekuz aldatu puntuak

Puntuak lekuz aldatzeko aukera emango dizun modua aktibatzen du. Saguaren erakusleak karratutxo huts bat erakusten du puntu baten gainean uztean. Arrastatu puntua beste leku batera. Puntuaren bi aldeetako kurbak mugimendua jarraitzen du; hurrengo puntuen arteko kurba-sekzioari forma aldatzen zaio.

Seinalatu bi punturen arteko kurba edo kurba itxi baten barruan, eta arrastatu sagua kurba osoa desplazatzeko forma desitxuratu gabe.

Lekuz aldatu puntuak

Lekuz aldatu puntuak

Txertatu puntuak

Txertatze modua aktibatzen du. Puntuak txertatzeko aukera ematen du modu honek. Lekuz aldatzeko moduan bezala ere alda ditzakezu lekuz puntuak. Dena den, bi punturen arteko kurban klik egin eta sagua pixka bat mugitzen baduzu botoia sakatuta duzula, puntu berri bat txertatuko da. Puntua leuna izango da; kontrol-puntuetarako marrak paraleloak izango dira eta lekuz aldatu arren paralelo izaten jarraituko dute.

Izkinako puntu bat sortu nahi baduzu, lehendabizi puntu leun edo simetriko bat txertatu behar duzu eta gero izkinako puntu bihurtu Izkinako puntu erabiliz.

Txertatu puntuak ikonoa

Txertatu puntuak

Ezabatu puntuak

Hautatutako puntu bat edo hainbat ezabatzeko, erabili Ezabatu puntuak ikonoa. Hainbat puntu hautatzeko, egin klik puntu horietan ⇧ tekla sakatuta mantenduz.

Lehendabizi hautatu ezabatu nahi dituzun puntuak, eta, ondoren, egin klik ikono honetan edo sakatu Ezab (Del).

Ezabatu puntuak ikonoa

Ezabatu puntuak

Zatitu kurba

Zatitu kurba ikonoak kurba zatitzen du. Kurba zein puntutan zatitzea nahi duzun hautatu, eta, ondoren, egin klik ikono honetan.

Zatitu kurba ikonoa

Zatitu kurba

Bihurtu kurba

Kurba marra zuzen bihurtzen du, edo alderantziz, marra zuzena kurba. Puntu bakarra hautatzen baduzu, puntuaren aurreko kurba bihurtuko da. Bi puntu hautatzen badituzu, bi puntuen arteko kurba bihurtuko da. Bi puntu baino gehiago hautatzen badituzu, ikono honetan klik egiten duzun bakoitzean kurbaren beste zati bat bihurtuko da. Behar izanez gero, puntu biribilak izkinako puntu bihurtuko dira, edo alderantziz, izkinako puntuak puntu biribil.

Kurbaren sekzio bat zuzena bada, marraren muturreko puntuek kontrol-puntu bana izango dute gehienez. Ezin dira puntu biribil bihurtu, marra zuzena ez bada berriz kurba bihurtzen.

Bihurtu kurba ikonoa

Kurba bihurtu

Izkinako puntua

Hautatutako puntua edo puntuak izkinako puntu bihurtzen ditu. Izkinako puntuek bi kontrol-puntu mugigarri eta elkarrekiko independente izaten dituzte. Marra kurbatua, beraz, ez da zuzenean igarotzen izkinako puntu batetik; izkina osatzen du.

Izkinako puntua ikonoa

Izkinako puntua

Trantsizio leuna

Izkinako puntua edo puntu leuna puntu simetriko bihurtzen du. Izkinako puntuaren bi kontrol-puntuak paraleloki lerrokatzen dira, eta aldi berean bakarrik alda daitezke lekuz. Kontrol-puntuek luzera desberdina izan dezakete, eta, beraz, posible duzu kurbadura-maila aldatzea.

Trantsizio leuna ikonoa

Trantsizio leuna

Trantsizio simetrikoa

Izkinako puntua edo puntu leuna puntu simetriko bihurtzen du ikono honek. Izkinako puntuaren bi kontrol-puntuak paraleloki lerrokatuko dira, eta luzera berdina izango dute. Aldi berean bakarrik alda daitezke lekuz, eta kurbadura-maila berdina izaten da bi direkzioetan.

Trantsizio simetrikoa ikonoa

Trantsizio simetrikoa

Itxi BĂ©zier

Marra edo kurba bat ixten du. Azken puntua lehen puntuarekin lotuz ixten da marra, karratu handitu batez adierazita.

Itxi BĂ©zier ikonoa

Itxi BĂ©zier

Eliminate Points

Enables Eliminate Points mode. If this mode is enabled, you can remove a point by dragging and dropping it onto a space directly between two points that adjoin the point you are eliminating.

Kendu puntuak ikonoa

Kendu puntuak

Emaguzu laguntza!