LibreOffice 24.8 laguntza
Diseinu moduan lan egitean, inprimaki-objektu bat hautatu bezain laster ikusgai izango duzu inprimaki-diseinuaren barra.
Aingura-aukera desberdinen artean txandakatzea ahalbidetzen du.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.
Ikono honek saguaren erakuslea hautatze moduan jartzen du, edo modu hori desaktibatzen du. Uneko inprimakiko kontrolak hautatzeko erabiltzen da hautatze modu hau.
Diseinu modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Funtzio hori erabilita, "Diseinua" eta "Erabiltzailea" moduak azkar txandakatu daitezke. Aktibatu inprimakiko kontrolak editatzeko, desaktibatu inprimakiko kontrolak erabiltzeko.
Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.
Inprimaki-nabigatzailea irekitzen du. Inprimaki-nabigatzaileak uneko dokumentuko inprimaki eta azpinprimaki guztiak bistaratzen ditu dagozkien kontrolekin.
Inprimakian datu-baseko eremu bat gehitzeko leiho bat irekiko da.
Aktibazio-ordena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, tabulazio-tekla sakatuta kontrol-eremuek fokua zein ordenatan hartzen duten aldatu ahal izateko.
If Kontrolaren foku automatikoa aktibatuta badago, inprimakiaren lehen kontrola hautatuko da dokumentua irekitzen denean. Botoia aktibatzen ez bada, testua hautatuko da ireki ondoren. Zehaztu duzun fitxa-ordenak zehazten du zein zen inprimakiko lehen kontrola.
Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.