Kontsulta-diseinuaren barra

SQL kontsulta bat sortu edo editatzean, Kontsulta-diseinua barrako ikonoak erabil ditzakezu datuen bistaratzea kontrolatzeko.

Kontsulta edo diseinua sortzeko moduaren arabera, hau da, Diseinua edo SQL fitxa-orria erabili izanaren arabera, ikono hauek agertuko dira:

Exekutatu kontsulta

SQL kontsulta exekutatzen du eta kontsultaren emaitza bistaratzen du. Exekutatu kontsulta funtzioak ez du kontsulta gorde.

Exekutatu kontsulta ikonoa

Exekutatu kontsulta

Garbitu kontsulta

Diseinu-leihotik kontsulta garbitzen du eta taula guztiak ezabatzen ditu.

Garbitu kontsulta ikonoa

Garbitu kontsulta

Aktibatu/desaktibatu diseinu-ikuspegia

Diseinu-ikuspegia edo kontsultaren SQL ikuspegia bistaratzen ditu.

 Aktibatu/desaktibatu diseinu-ikuspegia ikonoa

Aktibatu/desaktibatu diseinu-ikuspegia

Gehitu taulak

Diseinu-leihoan txertatuko diren taulak zehazten ditu.Gehitu taulak elkarrizketa-koadroan, hautatu uneko zereginerako behar diren taulak.

Gehitu taula ikonoa

Taulak txertatu

Funtzioak

Funtzioa errenkada bistaratuko du Kontsulta-diseinua leihoaren diseinu-bistaren beheko aldean.

Funtzioak ikonoa

Funtzioak

Taularen izena

Taula errenkada bistaratuko du Kontsulta-diseinua leihoaren beheko aldean.

Taularen izena ikonoa

Taularen izena

Aliasa

Aliasa errenkada bistaratuko du Kontsulta-diseinua leihoaren beheko aldean.

Alias ikonoa

Aliasa

Balio unibokoak

Uneko zutabeko SQL kontsultan sortutako hautapen-instrukzioa hedatzen du DISTINCT parametroarekin. Ondorioa da hainbat aldiz ageri diren balio berdinak behin bakarrik zerrendatuko direla.

Balio unibokoak ikonoa

Balio unibokoak

SQL fitxan egoten da ikono hau:

Exekutatu SQL komandoa zuzenean

Jatorrizko SQL moduan, LibreOffice aplikazioak interpretatu ezin dituen SQL komandoak sar ditzakezu, baina zuzenean datu-iturburura pasako dira. Aldaketa horiek diseinu-leihoan bistaratzen ez badituzu, ezingo duzu itzuli diseinu-leiho horretara.

Exekutatu SQL komandoa zuzenean ikonoa

Exekutatu SQL komandoa zuzenean

Emaguzu laguntza!