Egoera barra LibreOffice Basic dokumentuetan

Uneko LibreOffice Basic dokumentuari buruzko informazioa erakusten du Egoera-barrak.

Dokumentu-informazioa

LibreOffice Basic dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen da. Dokumentuaren izenak, liburutegia eta modulua bereizita bistaratzen dira puntuen bidez.

Dokumentuko aldaketak

Dokumentuari egindako aldaketak gorde gabe badauze, * bistaratuko da eremu honetan Egoera barran. Dokumentu berri gorde gabeei ere aplikatzen zaie hori.

Dokumentuko kokalekua

LibreOffice Basic dokumentuan uneko kurtsorearen kokalekua bistaratzen da. Errenkada-zenbakia zehazten da eta ondoren zutabe-zenbakia.

Txertatze modua

Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen.

Emaguzu laguntza!