LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.
Uneko aplikazioari buruzko LibreOffice laguntza irekitzen du. Laguntzako orrietan zehar batetik bestera ibil zaitezke, edo indizeko terminoak edo edozein testu bila ditzakezu.
LibreOffice laguntza
Dokumentazio-orria web-nabigatzailean irekitzen du. Bertan, erabiltzaileek LibreOffice erabiltzaileen gidak, komunitateak idatzitakoak, deskargatu, irakurri eta erosi ditzakete.
Komunitatearen laguntza-gunea irekitzen du web nabigatzailean. Erabili gune hori LibreOffice nola erabili galdetu nahi baduzu. Laguntza profesionala behar baduzu, emango dizuten zerbitzu-mailari buruzko akordioa duena, joan LibreOffice laguntza profesionaleko gunera.
Iradokizunak bidaltzeko inprimaki bat irekitzen du web nabigatzailean, bertan erabiltzaileek arazoen berri eman dezakete.
Komunitatearen 'Hartu parte' orria irekitzen du nabigatzailean. Orri horretan LibreOffice komunitatearekin elkarlanean aritzeko area interesgarriak deskribatzen dira.
LibreOffice software librea da eta doan ematen da.
Dirua ematen baduzu (kontuan izan guztiz aukerakoa dela), mundu-mailan dugun komunitateari laguntzen diozu.
Software hau gustuko baduzu, mesedez emaguzu diru laguntza bat..
Lizentzia eta informazio legala elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
2010eko irailaren 28tik aurrera LibreOffice garatzen lagundu duten edo OpenOffice.org iturburu-kodean lagundu duten (eta LibreOffice aplikaziora inportatu diren ekarpenak egin dituzten) pertsonen izenak dituen CREDITS.odt bistaratzen du.
Gaitu Inernet konexio bat LibreOffice aplikazioak erabili dezan. Proxy bat behar baduzu, egiaztatu LibreOffice proxy ezarpenak - Internet. Gero aukeratu Egiaztatu eguneraketak bulegotika suitearen aplikazio berriago bat eskuragarri dagoen egiaztatzeko.
Programari buruzko informazio orokorra erakusten duk, bertsio-zenbakia eta copyright-ak, besteak beste.