LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice aplikazioarentzat XML iragazkia sortzean, XSLT estilo-orria diseinatu behar duzu. Orri horrek OpenDocument XML fitxategi-formatura eta formatu horretatik beste formatu batera bihurtzen du.
OpenDocument XML formatuari buruz informazio gehiago lortzeko, bisitatu helbide hau: https://www.openoffice.org/xml/.
Nahi baduzu, zure iragazkia duen txantiloia gehi dezakezu LibreOffice estiloak inportatzen duzun XML dokumentuan aplikatzeko.
XSLT transformaziorako estilo-orria sortu kanpoko XML formatuaren elementuak OpenDocument XML fitxategi-formatuaren elementuetan mapatzeko eta alderantziz.
Sortu txantiloi bat LibreOffice estiloak kanpoko XML formatuaren elementuei esleitzeko formatu horretako fitxategi bat LibreOffice aplikaziora inportatzen duzunean.
LibreOffice Writerren, sortu testu-dokumentu bat eta aukeratu
.Sakatu Berria.
XML iragazkia elkarrizketa-koadroan, egin klik Orokorra fitxan, eta definitu iragazkiaren propietateak.
Iragazki-izena koadroan, sartu XML iragazkiaren izena.
Izen hori XML iragazki-ezarpenak elkarrizketa-koadroan bistaratuko da.
Aplikazioa koadroan, hautatu iragazkia zein LibreOffice aplikaziorentzat den.
Fitxategi motaren izena koadroan, idatzi iragazkia zein fitxategi motarentzat den.
Izen hori fitxategi moten zerrendan bistaratuko da Ireki, Esportatu eta Gorde honela elkarrizketa-koadroetan.
Fitxategi-luzapena koadroan, idatzi esportatutako fitxategiaren luzapena.
Fitxategia beste XML fitxategi batzuetatik bereizteko, idatzi *.xml ez den luzapen bat.
Transformazioa fitxan, definitu iragazkiaren transformazio-propietateak.
(Aukerakoa) Dokumentu mota koadroan, idatzi kanpoko fitxategi-formatuaren dokumentu motaren identifikatzailea.
Identifikatzaile hori, inportatzean fitxategi mota detektatzeko erabiltzen da.
Esportaziorako XSLTa koadroan, idatzi OpenDocument formatutik kanpoko formaturako transformazioa definitzen duen XSLT estilo-orriaren bide-izena eta fitxategi-izena.
Inportaziorako XSLT koadroan, idatzi kanpoko formatutik OpenDocument formaturako transformazioa definitzen duen XSLT estilo-orriaren bide-izena eta fitxategi-izena.
(Aukerakoa) Inportaziorako txantiloia koadroan, idatzi inportatutako fitxategian erabiltzen diren LibreOffice estiloak definitzen dituen txantiloiaren bide-izena eta izena.
Transformazioa fitxan zehaztutako fitxategiak LibreOffice erabiltzailearen direktorio lokalean kopiatuko dira.
Sakatu Ados.
XML iragazki pertsonalizatu batekin oinarrizko probak egin ditzakezu LibreOffice aplikazioan.
Proba horiek ez dute dokumentua aldatzen.
Sortu edo ireki testu-dokumentu bat.
Aukeratu
.Iragazkien zerrendan, hautatu probatu nahi duzun iragazkia eta sakatu Probatu XSLTak.
Esportazio-iragazki bat probatzeko, egin ekintza hauetako bat elkarrizketa-koadroko Esportatu arean:
Sakatu Arakatu, hautatu probatu nahi duzun LibreOffice dokumentua eta sakatu Ireki.
Uneko dokumentua probatzeko, sakatu Uneko dokumentua.
Inportazio-iragazkia probatzeko, sakatu Inportatu areako Arakatu, hautatu dokumentua eta sakatu Ireki.