LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice aplikazioak dokumentuak XML formatuan gordetzen ditu. Iragazki pertsonalizatuak sor ditzakezu LibreOffice aplikazioak erabiltzen duen jatorrizko OpenDocument XML fitxategi-formatua beste formatu bat bihurtzeko. Iragazki horiek ezin hobeto integra daitezke LibreOffice aplikazioan, formatuak garbi gorde eta kargatu ahal izateko.
XML iragazkiak sortzeko, oso ondo ulertu behar dituzu XML eta XSLT kontzeptuak. Kontzeptu horiek laguntza honen esparrutik kanpo daude.
XML iragazkiak XSLT lengoaian idatzitako estilo-orriak ditu. Estilo-orriek OpenDocument fitxategi-formatutik beste XML formatu baterako transformazioa definitzen dute esportazio- eta inportazio-iragazkien bidez. Hiru XML iragazki mota daude:
Inportazio-iragazkiak - kargatu kanpoko XML fitxategiak eta bihurtu fitxategien formatua OpenDocument XML fitxategi-formatu. Inportazio-iragazkia instalatutakoan, iragazkiaren izena fitxategi moten zerrendari gehitzen zaio Fitxategia ireki elkarrizketa-koadroan.
Esportazio-fitxategiek OpenDocument XML fitxategiak transformatu eta beste XML formatu batean gordetzen dituzte. Esportazio-iragazkia instalatutakoan, iragazkiaren izena fitxategi moten zerrendari gehitzen zaio Esportatu elkarrizketa-koadroan.
Inportatzeko eta esportatzeko iragazkiak - OpenDocument XML fitxategiak beste XML formatu batean kargatu eta gordetzen dituzte. Iragazki horiek instalatutakoan, iragazkien izenak fitxategi moten zerrendari gehitzen zaizkie Ireki fitxategia elkarrizketa-koadroan eta Gorde fitxategia honela elkarrizketa-koadroan.