Zuzeneko formatua desegitea dokumentuetan

Urrats gutxitan, estiloen bidez sortu ez den formatu guztia desegin dezakezu.

Zuzenean edo estiloen bidez formateatzea

Estilo bat formatu-atributuen multzo bat da, izen batekin (estilo-izena) elkartu eta identifikatu dena. Objektu bati estilo bat aplikatzen zaionean, objektuak estiloaren atributu multzoaren formatua hartuko du. Izaera bereko objektu anitzek estilo bera izan dezakete. Horren ondorioz, estiloaren formatu-atributuen multzoa aldatzen bada, estilo horri lotutako objektu guztiek modu berean aldatuko dituzte beren forma-atributuak. Erabili estiloak formatu uniformea emateko paragrafoei, gelaxkei edo beste edozein objekturi, eta dokumentuen formatua errazago maneiatzeko.

Estiloak erabiltzen ez direnean, eta formatu-atributuak zuzenean aplikatzen zaizkienean testu-zatiei, formatu zuzena deritzona (edo eskuzko formatua) erabiltzen da. Dokumentuan hautatutako areari soilik aplikatzen zaio formatua. Dokumentuak paragrafo, marko edo beste objektu anitz baditu, formatu zuzena objektu bakoitzari aplikatzen zaio. Formatu zuzena 'Formatua' menuan eta 'Formatua' tresna-barran dago erabilgarri.

Objektu bati aplikatutako formatu zuzeneko atributu batek indargabetu egiten du objektuak aplikatuta duen estiloaren pareko atributua.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice Writer dokumentuan

  1. Sakatu +A testu osoa hautatzeko.

  2. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice Calc kalkulu-orrian

  1. ⇧ tekla sakatuta duzula, egin klik lehen eta azken orri-fitxetan, orri guztiak hautatzeko.

  2. Sakatu +A testu osoa hautatzeko.

  3. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice aurkezpenean

  1. Egin klik Diseinua fitxan diseinu-ikuspegia irekitzeko.

  2. Sakatu +A testu osoa hautatzeko.

  3. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.

Emaguzu laguntza!