LibreOffice 7.5 laguntza
Eguneko aholkuaren elkarrizketa-koadroak erabiltzaileentzako aholku erabilgarriak erakusten ditu.
Aholkuak LibreOffice komunitatearen webgune desberdinetan biltzen dira eta softwarearen bertsio berri bat dagoen bakoitzean eguneratzen dira.
Eguneko aholkua ez da uneko moduluarena soilik.
Ausazko aholku bat erakusten du elkarrizketa-koadro batean LibreOffice abiaraztean.
Eguneko beste aholku bat erakusten du elkarrizketa-koadro berean.
Eguneko aholkuaren elkarrizketa-koadroa ixten du.