LibreOffice 24.8 laguntza
Egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoko gezian tresna-barra bat aktibatzeko. Hor kolore-barruti baten barruko kolore bat aukeratu daiteke.
Letra-tipoaren kolorea
Ondoren azaltzen dena LibreOffice Writer aplikazioari soilik aplikatzen zaio: Testurik hautatu gabe dagoela ikonoan klik laburra egiten baduzu, saguaren erakuslearen itxura aldatu egingo da eta pintura-potea azalduko da. Hartu pintura-potearen ikur hori, saguaren botoia sakatuta duzula, eta arrastatu testu-arean. Testu-area horrek hautatutako kolorea hartuko du. Funtzio hori aktibo egongo da ikonoa sakatuta dagoen bitartean, arrastatu gabe klik egiten duzun arte edo Escape tekla sakatu arte.
Ondoren azaltzen dena modulu guztiei aplikatzen zaie (LibreOffice Writer, Calc, Draw, Impress): Hautatu beste kolore bat eduki behar duen testua, eta egin klik tresna-barrako nahi duzun kolorean.