Kudeatu txantiloiak

'Txantiloi-kudeatzailea' elkarrizketa-koadroak txantiloiak erraz kudeatzea ahalbidetzen du eta dokumentu berriak txantiloietatik abiatuta sortzeko balio du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak menua.

Aukeratu Fitxategia - Txantiloia - Kudeatu txantiloiak menua.

Sartu +⇧+N edozein LibreOffice modulutan.

Sakatu Txantiloiak botoia hasiera-zentroan.

Hautatu edozein txantiloi mota hasiera-zentroko Txantiloiak botoiarekin.


Txantiloiek edizio-denbora aurrezten laguntzen dute, dokumentu berriak aurretiaz edukiz beteta eta formateatuta irekitzen baitituzte. 'Txantiloi-kudeatzailea' aukerak LibreOffice aplikazioko txantiloiak atzitzen eta antolatzen laguntzen du.

LibreOffice aplikazioak hainbat txantiloi ditu dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu-orriak eta marrazkiak egiteko. Txantiloi-kudeatzailean dauden txantiloiak erabili ditzakezu, zure txantiloi propioak sortu ditzakezu, edo Interneten bilatu ditzakezu txantiloi gehiago.

tip

Erabili kategoriak zure txantiloiak antolatzeko. Sortu txantiloi berriak edo deskargatu txantiloiak eta antolatu horiek txantiloi-kudeatzailean. Erabili txantiloiak errepikakorrak diren dokumentuekin denbora aurrezteko.


Leiho nagusia - Txantiloi-aukerak

Txantiloi erabilgarrien aurrebistak leiho nagusian erakutsiko dira, zure bilaketak eta iragazki-aukerak kontuan hartuta. Egin klik bikoitza edozein txantiloi-ikonotan, txantiloiaren edukiak eta formatua izango duen dokumentu berria irekitzeko.

Aukeratu koadro txikien ikuspegia edo zerrenda-ikuspegia, behean ezkerrean, txantiloiak nola bistaratzen diren aldatzeko.

Koadro txikien ikuspegia ikonoa

Koadro txikien ikuspegia

Zerrenda-ikuspegia ikonoa

Zerrenda-ikuspegia

note

Nire txantiloiak kategorian beste karpeta bateko txantiloiak erakusteko, aukeratu LibreOffice - Bide-izenak, hautatu Txantiloiak, sakatu Editatu, ondoren sakatu Gehitu elkarrizketa-koadro bat irekitzeko eta gehituko den karpeta hautatzeko.


Bilatu

Goiko ezkerreko bilaketa-koadroan testu bat sartuta, txantiloien artean bilaketak egin daitezke. Aurkitutako txantiloiak leiho nagusian erakutsiko dira.

Iragazi

Aplikazio guztiak, dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak edo marrazkiak iragazi daitezke, goian erdian dagoen goitibeherako koadroko aukera bat hautatuta. Leiho nagusiak iragazitako txantiloiak bistaratuko ditu.

Kategoriak

Kategoriak dira txantiloiak sailkatzeko erabiltzen diren karpetak. Txantiloi guztiak kokatzen dira kategorietan, eta kategoria bakarrean egon daitezke. Kategoria lehenetsietako bat aukeratu daiteke: Kategoria guztiak, Nire txantiloiak, Posta komertziala, MediaWiki, Beste dokumentu komertzial batzuk, Posta eta dokumentu pertsonalak, Aurkezpenak edo Estiloak. Kategoria berriak sortu daitezke erabilera pertsonalerako. Sakatu Kudeatu, txantiloi-kudeatzailearen goiko eskuineko izkinan, eta ondoren hautatu Kategoria berria kategoria berria sortzeko.

Posible da erabiltzaileak definitutako txantiloiak lekuz aldatzea eta integratutako txantiloiak beste kategoria batean kopiatzea. Horretarako, erabili txantiloien gainean eskuineko klik eginda aurkitzen den Lekuz aldatu aukera.

note

Ez dira onartzen beste kategoria batzuen barruko kategoriak


Kudeatu

Press Manage at the top right corner to open the Manage menu. The options are: New Category, Import, and Extensions. If a template is set as default, then the option Reset Default appears. If a user-defined category is selected, then Rename Category and Delete Category also appear.

Kategoria berria

To create a new category to place a template, select this option.

Kategoria berria ikonoa

Kategoria berria

Berrezarri lehenetsietara

This option appears only if you have set a specific template as default. Use this command to remove that setting. Use Filter to specify which application template will be reset. Select All Applications in Filter to reset templates for all applications to their default templates.

Inportatu

To import one or more templates into the Template Manager, select Import, choose the Category of the template in the Select Category dialog, then select the files to be imported.

Inportatu ikonoa

Inportatu

Hedapenak

Txantiloi gehiago eskuratzeko internetetik, aukeratu 'Hedapenak' eta ireki bilaketa-koadro bat. Zuzenean https://extensions.libreoffice.org webgunean ere bilatu daitezke txantiloiak.

Hedapenak ikonoa

Hedapenak

Ekintzak banakako txantiloiekin

Ireki

Hautatu leiho nagusiko txantiloi bat eta sakatu saguaren eskuineko botoia, eta ondoren hautatu 'Ireki', sakatu ⏎ edo egin klik bikoitza, txantiloi hori erabiliko duen dokumentu berria irekitzeko.

Beheko eskuineko Ireki botoia ere erabili daiteke dokumentu berria hautatutako txantiloiarekin irekitzeko.

Ireki ikonoa

Ireki

Editatu

Hautatu txantiloi bat leiho nagusian eta egin eskuineko klik, ondoren hautatu 'Editatu' txantiloia editatzeko. Txantiloi integratuen kasuan, kopia bat editatu daiteke.

Editatu ikonoa

Editatu

Ezarri lehenetsi gisa

Hautatu txantiloi bat leiho nagusian eta egin eskuineko klik, ondoren hautatu 'Ezarri lehenetsi gisa' txantiloia lehenetsia izan dadin. Hori eginda, hautamarka berde bat agertuko da hautatutako txantiloiaren alboan eta hura automatikoki kargatuko da txantiloiarekin bat datorren aplikazioa erabiliz dokumentu berria sortzen den bakoitzean.

Ezarri lehenetsi gisa ikonoa

Ezarri lehenetsi gisa

Aldatu izena

Hautatu txantiloi bat leiho nagusian, egin eskuineko klik eta hautatu 'Aldatu izena', txantiloiaren izena aldatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, txantiloiarentzako izen berri bat hautatzeko. Idatzi izena eta aukeratu 'Ados', edo aukeratu 'Utzi' idatzi duzun izena baztertzeko.

Aldatu izena ikonoa

Aldatu izena

Ezabatu

Hautatu leiho nagusitik ezabatu nahi den txantiloi bat edo batzuk eta sakatu Ezabatu botoia, edo egin eskuineko klik eta aukeratu Ezabatu hautatutako txantiloia(k) ezabatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da ezabaketa berresteko. Aukeratu Bai ezabatzeko, edo Ez uzteko.

Ezabatu ikonoa

Ezabatu

note

Integratutako txantiloiak ezin dira editatu, izenez aldatu edo ezabatu.


Mugitu

To move templates to a different category, choose a template, or use +click to select additional templates, then right-click and choose Move to open the Select Category dialog box, where you can choose the target category or to a new category and move the template into. Built-in templates cannot be moved, but copies can be created in other categories.

Lekuz aldatu ikonoa

Lekuz aldatu

Esportatu

Aukeratu txantiloi bat leiho nagusian edo erabili +klik txantiloi gehiago hautatzeko, eta ondoren egin eskuineko klik eta hautatu 'Esportatu' hautapena zure ordenagailuko karpeta batera esportatzeko.

Esportatu ikonoa

Esportatu

tip

Kategoria batean dauden txantiloi guztiak lekuz aldatzeko edo esportatzeko, sakatu +A eta aukeratu Mugitu edo Esportatu.


Adibideak

1. adibidea - Gutun komertziala sortzea

  1. Ireki LibreOffice Writer

  2. Sakatu +⇧+N edo aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak, txantiloi-kudeatzailea irekitzeko.

  3. Idatzi "Gutun komertziala" bilaketa-koadroan

  4. Aukeratu leiho nagusiko txantiloietako bat bere gainean klik eginda edo hura hautatuta eta sakatuta.

  5. Dokumentu berria sortuko da, txantiloi hori erabilita, LibreOffice Writer aplikazioaren instantzia berri batean

  6. Aldatu testua eta logoa, zure beharretara egokituta

2. adibidez - Inportatu txantiloia - Aurrekontu pertsonalen kalkulu-orria

  1. Ireki LibreOffice Calc

  2. Sakatu +⇧+N edo aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak, txantiloi-kudeatzailea irekitzeko.

  3. Egin klik Kudeatu aukeran eta aukeratu 'Hedapenak' linean dauden txantiloiak arakatzeko.

  4. Bilatu 'Personal Budget Template', eta deskargatu

  5. Ireki txantiloi-kudeatzailea eta aukeratu 'Inportatu' botoia

  6. Hautatu kategoria bat txantiloi berrirako, adibidez Nire txantiloiak, eta sakatu Ados.

  7. Joan txantiloia deskargatu duzun karpetara, hautatu txantiloia eta sakatu 'Ireki'.

  8. Orain, txantiloia zuk hautatutako kategorian egongo da.

3. adibidea - LibreOffice Impress – Aurkezpen-txantiloia

  1. Ireki LibreOffice Impress

  2. Txantiloi-kudeatzailea automatikoki irekiko da LibreOffice Impress irekitzen denean

  3. Hautatu txantiloi bat zure aurkezpenerako, iragazi kategorien edo bilaketaren arabera

  4. Beste aukera bat da laster-menua erabiltzea, txantiloi bat inportatzea edo linean begiratzea txantiloi bat bilatzeko.

  5. Txantiloi-kudeatzaileko zenbait eginbide ez daude erabilgarri lehen aldiz automatikoki irekitzen denean. LibreOffice Impress lehen aldiz abiarazi ondoren, beharbada txantiloi-kudeatzailea berriro exekutatu beharko da eginbide guztiak eskura edukitzeko.

Begiratu https://extensions.libreoffice.org txantiloi berriak deskargatzeko.

Ikusi 'Lanean hastea' gidaren 3. kapitulua, 'Estiloak eta txantiloiak erabiltzea'.

Ikusi Dokumentu-txantiloi bat sortzea horri buruzko informazio gehiagorako.

Ikusi Txantiloiak eta estiloak horri buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Emaguzu laguntza!