LibreOffice 25.2 laguntza
Ongi etorri LibreOffice aplikaziora. Eskerrik asko LibreOffice aplikazioaren laguntza erabiltzeagatik. Sakatu F1 LibreOffice erabiltzeko laguntza behar baduzu.
LibreOffice aplikazioan dokumenturik irekita ez dagoenean, hasiera-zentroa ikusiko da. Bi paneletan zatituta dago. Sakatu ezkerreko paneleko botoi batean, dokumentu berri bat edo fitxategien elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.
Ireki dokumentua botoiak fitxategiak irekitzeko elkarrizketa-koadroa erakusten du.
Urruneko fitxategiak botoiak Urruneko fitxategiak elkarrizketa-koadro bat ematen du, urruneko zerbitzarietan dauden fitxategiak irekitzeko erabil daitekeena.
Egin klik Azken dokumentuak botoian azken aldian ireki diren dokumentuen koadro txikiak leihoaren eskuineko aldean erakusteko. Pasatu sagua koadro txikiaren gainetik dokumentua nabarmentzeko, dokumentuaren kokaguneari buruzko argibide bat bistaratzeko eta goiko eskuineko aldean koadro txikia paneletik eta azken fitxategien zerrendatik ezabatzea ahalbidetzen duen ikono bat erakusteko. Egin klik koadro txikian dokumentua irekitzeko.
Elementu bat Azken dokumentuak zerrendatik kentzeko, egin klik ikonoaren goiko eskuineko izkinako botoian. Dokumentua bera ez da ezabatuko. Azken dokumentuak zerrendako elementuak kentzeko, sakatu Azken dokumentuak goitibeherako botoia eta aukeratu .
Egin klik Txantiloiak botoian, leihoaren eskuineko alboan aplikazio guztietarako txantiloiak bistaratzeko.
Egin klik Txantiloiak botoiaren ondoan dagoen beherako gezian txantiloiak aplikazio motaren arabera bistaratuko dituen iragazki bat hautatzeko edo txantiloi-kudeatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Egin eskuineko klik eskuineko paneleko txantiloi batean, txantiloia irekitzeko, txantiloian oinarritutako dokumentu berria sortzeko edo txantiloia bera editatzeko.
Dokumentuko botoietako bakoitzak, adierazitako motako dokumentu berri bat irekitzen du.
Writer dokumentuak LibreOffice Writer irekitzen du
Calc kalkulu-orriak LibreOffice Calc irekitzen du
Impress aurkezpenak LibreOffice Impress irekitzen du
Draw marrazkiak LibreOffice Draw irekitzen du
Math formulak LibreOffice Math irekitzen du
Base datu-baseak LibreOffice Base irekitzen du
Luzapenak botoiak https://extensions.libreoffice.org/ orria irekitzen du, LibreOffice aplikazioetarako txantiloiak eta eginbide gehiago deskargatu ahal ditzazun.
Zifratutako fitxategiak ez dute erakutsiko beren edukien koadro txiki bat.