LibreOffice softwarea parametroekin abiaraztea

LibreOffice softwarea komando-lerrotik abiaraztean, hainbat parametro esleitu daitezke eta, horien bidez, errendimenduan eragin daiteke. Komando-lerroko parametroak erabiltzea erabiltzaile aurreratuei bakarrik gomendatzen zaie.

note

Jarduera normalerako, ez da beharrezkoa komando-lerroko parametroak erabiltzea. Parametro batzuek LibreOffice softwarearen teknologiaren alderdi teknikoa hobeto ezagutzea eskatzen dute.


LibreOffice softwarea komando-lerrotik abiaraztea

LibreOffice requires write access to its user profile directory.

Komando-lerroko baliozko parametroak

Argumentu berezirik gabe erabiltzea

Argumenturik gabe erabiliz gero, hasiera-zentroa irekiko da.

{file}

Fitxategia (fitxategiak) haientzat egokiena den osagaiarekin irekitzen saiatzen da.

{file} macro://./[Liburutegia.Modulua.MakroIzena]

Fitxategia irekitzen du eta fitxategian zehaztutako makroak aplikatzen ditu.


Laguntza eta informazioa eskuratzea

Parametroa

Esanahia

--help / -h / -?

Komando-lerroko parametro erabilgarriak zerrendatzen ditu kontsolan.

--helpwriter

LibreOffice Writer aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpcalc

LibreOffice Calc aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpdraw

LibreOffice Draw aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpimpress

LibreOffice Impress aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpbase

LibreOffice Base aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpbasic

LibreOffice Basic script-lengoaiaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--helpmath

LibreOffice Math aplikazioaren laguntza (barnekoa edo lineakoa) irekitzen du.

--version

LibreOffice bertsioa erakutsi eta irten egiten da.

--nstemporarydirectory

(macOS sandbox soilik) Uneko erabiltzailerako behin-behineko direktorioaren bide-izena itzultzen du eta irten egiten da. Gainerako argumentu guztiak gainidazten ditu.


Argumentu orokorrak

Parametroa

Esanahia

--quickstart[=no]

Abiarazle bizkorra aktibatzen[desaktibatzen] du. Parametro bakarra har dezake, ez, abiarazle bizkorra desaktibatzeko. Parametrorik gabe, zerbitzua aktibo dago.

--nolockcheck

Instalazioa erabiltzen duten urruneko instantzien egiaztatzea desgaitzen du.

--infilter=InputFilterName
[:InputFilterParam[,param]]

Sarrerako iragazki mota bat behartzen du, posible bada. Adibidez:

--infilter="Calc Office Open XML"

--infilter="Text (encoded):UTF8,LF,Liberation Mono,en-US".

--pidfile={file}

Gorde soffice.bin pid-a {file} helbidean.

--display {display}

Unix eta antzeko plataformetako DISPLAY ingurune-aldagaian {display} balioa ezartzen du. Parametro hori UNIX eta antzeko plataformetan soilik onartzen du LibreOffice aplikazioaren abioko scriptak.


Interfazearen kontrola erabiltzailearen/programazioaren bidez

Parametroa

Esanahia

--nologo

Programa abiaraztean ageri den harrerako pantaila desgaitzen du.

--minimized

Ikonotuta abiarazten da. Harrerako pantaila ez da bistaratzen.

--nodefault

Harrerako pantaila besterik ez da bistaratzen abiaraztean.

--invisible

Modu ikusezinean abiarazten da.

Ez dira bistaratuko ez abioko logotipoa ez hasierako programa-leihoa. LibreOffice softwarea kontrolatu daiteke eta dokumentuak eta elkarrizketa-koadroak API bidez kontrolatu eta ireki daitezke.

Parametroa erabilita, ataza-kudeatzailea (Windows) edo kill komandoa (Unix eta antzekoak) erabili behar da LibreOffice amaitzeko.

Ezin da --quickstart parametroarekin batera erabili.

Horri buruzko informazio gehiago, LibreOffice garatzailearen gidan.

--headless

"headless moduan" abiarazten da. Horrek aplikazioa erabiltzaile-interfazerik gabe erabiltzeko aukera ematen du.

Aplikazioa kanpoko bezeroek API bidez kontrolatzen dutenean erabil daiteke modu berezi hori.

--norestore

Sistema kraskatzen denean aplikazioa berrabiarazi eta fitxategiak berreskuratu daitezen desgaitzen du.

--safe-mode

Modu seguruan abiarazten du, alegia, erabiltzaile-profil berri batekin, eta apurtutako konfigurazio bat leheneratzen laguntzen du.

--accept={UNO}

"UNO Acceptor Threads" sortzearen ondorioz, "UNO Accept String" erabiliko dela jakinarazten dio LibreOffice softwareari.

UNO-URL mota honetako katea da: uno:connection-type,params;protocol-name,params;ObjectName.

Horri buruzko informazio gehiago, LibreOffice garatzailearen gidan.

--unaccept={UNO-URL}

--accept={UNO-URL} bidez sortu den onartzaile bat ixten du. Erabili --unaccept=all irekitako onartzaile guztiak ixteko.

--language={lang}

Zehaztutako hizkuntza erabiltzen du, interfazerako dagoeneko hizkuntzarik hautatu ez bada. 'lang' hizkuntzaren etiketa bat da IETF hizkuntza-etiketan.


Garatzaile-argumentuak

Parametroa

Esanahia

--terminate_after_init

Irten hasieratzea osatu ondoren (ez da dokumenturik kargatuko).

--eventtesting

Irten dokumentuak kargatu ondoren.


Dokumentu berria sortzeko argumentuak

note

Argumentuek, zehaztutako motako dokumentu huts bat sortzen dute. Haietako bat soilik erabili daiteke komando-lerroan. Fitxategi-izenak zehazten badira argumentu baten ondoren, fitxategi horiek zehaztutako osagaian irekitzeko saioa egiten da.


Parametroa

Esanahia

--writer

Writer dokumentu hutsarekin abiarazten da.

--calc

Calc dokumentu hutsarekin abiarazten da.

--draw

Draw dokumentu hutsarekin abiarazten da.

--impress

Impress dokumentu hutsarekin abiarazten da.

--math

Math dokumentu hutsarekin abiarazten da.

--global

Writer dokumentu maisu hutsarekin abiarazten da.

--web

HTML dokumentu hutsarekin abiarazten da.


Fitxategiak irekitzeko argumentuak

note

Argumentuek definitzen dute ondoren datozen fitxategi-izenak nola tratatuko diren. Tratamendu berria argumentuaren ondoren hasten da eta hurrengo argumentuan amaitzen da. Tratamendu lehenetsia dokumentuak edizio moduan irekitzea da, eta dokumentu-txantiloietatik dokumentu berriak sortzea.


Parametroa

Esanahia

-n

Hurrengo fitxategiak dokumentu berriak sortzeko txantiloitzat hartzen ditu.

-o

Hurrengo fitxategiak ediziorako irekitzen ditu, txantiloiak izan nahi ez.

--pt {Printername}

Hurrengo fitxategiak {Printername} inprimagailuan inprimatzen ditu eta amaitu egiten da. Harrerako pantaila ez da agertzen.

Fitxategi-izenak zuriuneak baditu, komatxo artean jarri behar da.

Behin baino gehiagotan erabiltzen bada, azken {Printername} soilik izango du eragina --pt exekuzio guztien dokumentu guztietarako.

Era berean, --print-to-file parametro aldakorraren --printer-name argumentuak ere eragina du {Printername} aldagaian.

-p

Hurrengo fitxategiak inprimagailu lehenetsian inprimatzen ditu, eta ondoren fitxategi horiek itxi egingo dira. Harrerako pantaila ez da agertuko.

Fitxategi-izenak zuriuneak baditu, komatxo artean jarri behar da.

--view

Hurrengo fitxategiak bistaratze moduan irekitzen ditu (irakurtzeko soilik).

--show

Hurrengo aurkezpen-dokumentuak ireki eta abiarazten ditu berehala. Fitxategiak itxi egingo dira aurkezpenaren ondoren. Impress ez diren dokumentuak modu lehenetsian irekiko dira, aurreko modua kontuan izan gabe.

--convert-to OutputFileExtension
[:OutputFilterName
[:OutputFilterParams[,param]]]
[--outdir output_dir]

If --convert-to is used more than once, last value of OutputFileExtension[:OutputFilterName[:OutputFilterParams]] is effective. If --outdir is used more than once, only its last value is effective. In absence of --outdir, current working directory is used for the result. For example:

--convert-to pdf *.doc

--convert-to pdf:writer_pdf_Export --outdir /home/user *.doc

--convert-to "html:XHTML Writer File:UTF8" *.doc

--convert-to "txt:Text (encoded):UTF8" *.doc

Ikus fitxategiak bihurtzeko dokumentu-iragazkien zerrenda.

Lotus, dBase eta Diff fitxategietarako dauden iragazki-aukeren zerrenda.

CSV fitxategietarako iragazki-aukeren zerrenda.

The list of filter options for PDF files.

--print-to-file [--printer-name printer_name] [--outdir output_dir]

Sortaka inprimatzen ditu fitxategiak fitxategi gisa. Ez bada --outdir zehazten, uneko laneko direktorioa erabiliko da irteerako direktorio gisa.

Behin baino gehiagotan erabiltzen badira --printer-name edo --outdir parametroak, azken balioa soilik izango da eraginkorra. Era berean, --pt parametro aldakorraren {Printername} balioak eta --printer-name balioak elkar oztopatzen dute. Adibidez:

--print-to-file *.doc

--print-to-file --printer-name nasty_lowres_printer --outdir /home/user *.doc

--cat

"txt:Text" iragazkia aplikatzen die hurrengo testu-dokumentuei, eta testu-edukia kontsolara isurtzen du (--headless inplikatzen du). Ezin da erabili --convert-to parametroarekin.

-env:VAR[=VALUE]

Ezarri abioko aldagai bat. Adibidez, lehenetsia ez den erabiltzaile baten profilaren bide-izena ezartzeko:


Ez ikusitako aldatzaileak

Parametroa

Esanahia

-psn

Ez ikusia (macOS soilik)

-Embedding

Ez ikusia (COM+ alorrekoa; Windows soilik)

--nofirststartwizard

Ez du ezer egiten, aurreko bertsioekiko bateragarritasunerako soilik onartuta.

--protector {arg1} {arg2}

Unitate-probetan soilik erabilia, bi argumentu izan beharko lituzke.


Emaguzu laguntza!