LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice aplikazioko menu-elementuei, ikonoei, elkarrizketa-koadroen kontrolei eta gertaerei script (makro) pertsonalizatuak eslei diezazkiekezu.
LibreOffice aplikazioak script-lengoaia hauek onartzen ditu:
LibreOffice Basic
JavaScript
BeanShell
Python
Horrez gain, garatzaileek maila altuko lengoaiak erabil ditzakete, esaterako Java programazio-lengoaia, LibreOffice kanpotik kontrolatzeko. API erreferentzia linean kontsulta daiteke, hemen: api.libreoffice.org.
Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Menuak fitxan.
Sakatu Gehitu.
Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazioaren makroak" sarrera.
"Aplikazio-makroak" (LibreOffice instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.
Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.
Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.
Sakatu Gehitu menu-esleipen berria sortzeko. Menu-sarrera berria Sarrerak zerrenda-koadroan agertzen da.
Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua.
Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazioaren makroak" sarrera.
"Aplikazio-makroak" (LibreOffice instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.
Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.
Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.
Egin klik LibreOffice edo Writer aukera-botoian (edo une honetan irekita dagoen aplikazioarenean).
Aukera-botoia sakatuta, teklen konbinazio berria LibreOffice dokumentu guztiei edo uneko moduluaren dokumentuei bakarrik aplikatzeko aukera dago.
Select a key combination from the Shortcut keys list box and click Assign.
Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Gertaerak.
Sakatu Makroa botoia.
Library zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "Aplikazio-makroak" sarrera.
"Aplikazio-makroak" (LibreOffice instalazioaren direktorio partekatuan dauden scriptak), "Nire makroak" (erabiltzaile-direktorioan dauden scriptak) eta uneko dokumentuko scriptak ikusiko dituzu. Ireki haietako edozein onartuta dauden scriptgintza-lengoaiak ikusteko.
Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.
Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Esleitutako ekintza zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.
Hautatu LibreOffice aplikazioan edo uneko dokumentuan gordetzea.
Gertaera-esleipen berria LibreOffice dokumentu guztietan edo uneko moduluko dokumentuetan bakarrik aplikatzeko aukera ematen du horrek.
Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.
Hautatu dokumentuko objektu kapsulatua, adibidez, diagrama.
Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Makroa.
Makroak zerrenda-koadroan, ireki LibreOffice scripten sarrera.
Ikusiko dituzun sarrerak 'share' direktoriokoak (LibreOffice instalazioko 'share' direktorioko scriptak), erabiltzailearenak (erabiltzailearen direktorioko scriptak) eta uneko dokumentuarenak dira. Ireki horietako bat, zein script-hizkuntza onartzen diren ikusteko.
Ireki script-hizkuntzen sarrera bat, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.
Script-funtzioen zerrenda agertuko da Lehendik hemen dauden makroak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.
Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.
Kokatu kurtsorea hiperestekaren barruan.
Aukeratu Txertatu - Hiperesteka.
Sakatu Gertaerak botoia.
Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.
Hautatu dokumentuko grafikoa.
Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Makroa.
Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.
Inprimaki-kontrol bat txertatu, adibidez botoi bat: ireki inprimaki-kontrolen tresna-barra, egin klik Sakatzeko botoia ikonoan eta arrastatu botoia dokumentura.
Inprimaki-kontrola hautatuta dagoela, sakatu inprimaki-kontrolen tresna-barrako Kontrola botoia.
Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.
Egin klik ... botoietako batean, elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.
Ireki LibreOffice Basic elkarrizketa-koadroen editorea eta sortu kontrola duen elkarrizketa-koadroa.
Egin klik eskuineko botoiarekin kontrolean, eta aukeratu Propietateak.
Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.
Egin klik ... botoietako batean elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.