LibreOffice 24.8 laguntza
Marrazteko funtzioen bidez laukizuzena edo legenda-koadroa txertatzen baduzu eta Marrazkia tresna-barrako Puntuak ikonoa aktibatzen baduzu, marko txiki bat ikusiko duzu objektuaren goiko ezkerreko izkinan. Markoak adieraziko du izkinak zenbat biribildu diren. Markoa goiko ezkerreko izkinan dagoenean, ez da biribilduko. Markoa heldulekuan badago objektuaren goialdean, erdian, izkinak ahal bezainbeste biribilduko dira. Biribiltze-gradua doitzeko, markoa bi kokaleku horien artean lekuz aldatu.
Kurtsorea laukian jartzen baduzu, esku itxurako ikur bihurtuko da. Orain laukia arrastatu dezakezu biribiltze-gradua aldatzeko. Eskema batek emaitzaren aurrebista bat erakutsiko du.