Aldaketak grabatzea

note

LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.


Ez dira aldaketa guztiak gordetzen. Adibidez, ezkerrean lerrokatzeko tabulazioaren ordez eskuinean lerrokatzeko beste bat ezartzeko egindako aldaketa ez da gordetzen. Bestalde, zuzentzaileak egin ohi dituen aldaketa guztiak gorde egiten dira, adibidez, gehitzeak, ezabatzeak, testu-aldaketak eta ohiko formatu-aldaketak.

  1. Aldaketak grabatzen hasteko, ireki editatu beharreko dokumentua eta aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena eta, ondoren, Grabatu.

  2. Hasi aldaketak sartzen. Sartutako testu-pasarte berri guztiak kolorez azpimarratzen direla ohartuko zara, eta ezabatzen dituzun testu guztiak ikusgai daudela baina marratuta eta koloretan.

  3. Markatutako aldaketa batera joaten bazara saguaren erakuslearekin, aldaketa motaren, egilearen, dataren eta orduaren erreferentzia ikusiko duzu laguntza-aholkuan. 'Aholku luzeak' aukera aktibatuta badago, aldaketa horri buruzko iruzkinak ikusiko dituzu.

Kalkulu-orrietako aldaketak nabarmenduta agertzen dira gelaxken inguruko ertzaren bidez. Kurtsorearekin gelaxka bat seinalatzen baduzu, aldaketa horri buruzko informazio gehiago izango duzu laguntza-iradokizunetan.

Gordetako aldaketa bakoitzean iruzkin bat sar dezakezu. Horretarako, kokatu kurtsorea aldaketaren eremuan eta aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Iruzkina. Argibide luzeez gain, iruzkina Kudeatu aldaketak elkarrizketa-koadroko zerrendan ere bistaratzen da.

Aldaketen grabazioa gelditzeko, aukeratu berriro Editatu - Aldaketen jarraipena - Grabatu. Kontrol-marka kendu egingo da eta dokumentua gorde dezakezu.

Testu-dokumentuetan, aldatu dituzun lerro guztiak koloredun marka gehigarri baten bidez nabarmendu ditzakezu. Adibidez, marjinan marra gorri bat jarriz.

Aldaketen jarraipeneko ezarpenak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Aldaketak edo - LibreOffice Calc - Aldaketak.

Emaguzu laguntza!