LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.
Dokumentu bat pertsona batek baina gehiagok editatu badute, editatutako kopiak jatorrizkoarekin batu daitezke. Baldintza bakarra da dokumentu horien arteko desberdintasunak gordetako aldaketak izatea; gainerako jatorrizko testuak berdina izan behar du.
Ireki jatorrizko dokumentua kopia guztiak han batzeko.
Aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Batu dokumentua. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa agertuko da.
Hautatu dokumentuaren kopia. Jatorrizko dokumentuan beste aldaketarik egin ez bada, kopia jatorrizkoan batuko da.
Jatorrizko dokumentuan aldaketak egin badira, errorearen elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta dokumentuak ezin direla batu jakinaraziko dizu.
Dokumentuak batutakoan, kopiako aldaketak ikusiko dituzu jatorrizko dokumentuan.