Aldaketak grabatzea eta bistaratzea

note

LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.


Hainbat egile testu edo kalkulu-orri berean lanean ari direnean, berrikuspen-funtzioak aldaketak nork egin dituen grabatu eta bistaratzen du. Dokumentuaren azken edizioan, aldaketa bakoitzari errepara diezaiokezu eta hura onartu edo baztertu behar den erabaki dezakezu.

Adibidez: Demagun editore bat zarela eta azken erreportajea entregatzera zoazela. Baina publikatu baino lehen, editore-buruak eta zuzentzaileak irakurri behar dute erreportajea, eta biek beren aldaketak gehituko dituzte. Agian editore-buruak "argitu" idatziko du paragrafo baten ondoren eta beste paragrafo oso bat marratu egingo du. Zuzentzaileak dokumentuaren ortografia zuzenduko du.

Editatutako bi dokumentuak jasoko dituzu, eta haiek iradokitako zuzenketen aurrean bi aukera dituzu: sartu edo kontuan hartu ez.

Demagun txostenaren kopia bat posta elektronikoz bidali zeniola zuk aztertutako antzeko gai baten inguruan iraganean ikerketa bat egindako lankide bati. Iradokizun batzuk egiteko eskatu zenion, eta orain dokumentua posta elektronikoz itzuli dizu egindako zuzenketekin.

Enpresako lankide eta kudeatzaile guztiek LibreOffice aplikazioarekin lan egiten dutenez, dokumentuaren azken bertsioa sor dezakezu jaso dituzun emaitzekin.

Emaguzu laguntza!