Estaltzea

Dokumentuak estaltzen direnean, bere zati batzuk edo zenbait hitz estali egiten dira beste inork erabili edo ikusi ez ditzan.

Estaltzearen bidez, isilpeko informazioa babesten da eta enpresak eta erakundeak konfidentzialtasun- edo pribatutasun-erregulazioak betetzeko aukera dute.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Estali


Nola funtzionatzen du testuak estaltzeak LibreOffice aplikazioan?

Uneko dokumentua LibreOffice Draw aplikazioan editatutako marrazki-dokumentu batera esportatu da. Estalitako testua edo edukiak marrazki-dokumentutik kendu dira eta haien ordez pixel-blokeak sortu dira, jatorrizko edukien kopia bat birsortzeko saialdiak eragozteko. Estalitako marrazki-dokumentua sarritan PDF modura esportatzen da hura argitaratzeko edo partekatzeko.

Testua estaltzean, estaltze-formak gardenak eta grisak dira, erabiltzaileak ikusi ahal dezan zer ari den estaltzen.

note

Iturburu-dokumentuak (testuak, kalkulu-orriak edo aurkezpenak) ez du aldaketarik jasaten estaltzean eta editatzen jarraitu daiteke.


tip

Gorde eta partekatu dokumentuaren kopia estaliak zure lankideekin, bai formatu idazgarrian (marrazkia) bai finkoan (PDF), nahi duzuen eran.


'Estaltzea' tresna-barra

'Estaltzea' tresna-barrak lau tresna ditu

Laukizuzen bidezko estaltzea ikonoa

Laukizuzen bidezko estaltzea tresnaren bidez, estaliko den edukia laukizuzen gardenak marraztuta markatzen da. Erabili heldulekuak estaltze-laukizuzenaren tamaina moldatzeko.

Forma libre bidezko estaltzea ikonoa

Forma libre bidezko estaltzea tresnarekin, forma libreko lerroak edo poligonoak erabiltzen dira edukia estaltzeko.

Estaltze zuria esportatzeko tresna ikonoa Estaltze beltza esportatzeko tresna ikonoa

Estalitako esportazioa botoiak bi aukera ditu:

  • Estalitako esportazioa (beltza): Amaitu dokumentua estaltze-forma erdi garden grisak beltz eta opaku bihurtzeko eta esportatu pixel gisa PDF fitxategian.

  • Estalitako esportazioa (zuria): Amaitu dokumentua estaltze-forma erdi garden grisak beltz eta zuri bihurtzeko eta esportatu pixel gisa PDF fitxategian.

Esportatu zuzenean PDF gisa ikonoa

Esportatu zuzenean PDF gisa: Dokumentuaren kopia bat egiten du PDF formatuan, hura berrikuspenerako hitzez hitzezko kopia modura partekatu ahal izateko.

Emaguzu laguntza!