LibreOffice 7.1 laguntza
Sortu QR kodea edozein testu edo URLrako.
QR kodeak sortzeko eginbideak edozein testu edo URLtik abiatuta QR kodeak sortzea ahalbidetzen du. QR kodea irudi edo forma bat da, eta edozein beste irudik dituen propietate guztiak ditu.
QR kodea sortzeko erabiliko den testua.
Sortuko den QR kodearen errore-zuzenketaren balioa. QR kode baten errore-zuzenketaren funtzioa da QR kodea erabili ahal izatea hondatuta badago ere.
Errore-zuzenketako lau balio estandar daude.
Baxua: kode-hitzen %7 berreskuratu daitezke.
Ertaina: kode-hitzen %15 berreskuratu daitezke.
Kuartila: kode-hitzen %25 berreskuratu daitezke.
Altua: kode-hitzen %30 berreskuratu daitezke.
QR kodearen inguruko ertzaren zabalera, puntuetan.
Beheko QR kodea www.libreoffice.org testurako sortu da: