LibreOffice 25.2 laguntza
Arbelean gordetako edukia hainbat formatutan itsats daiteke dokumentuan. LibreOffice aplikazioan, edukia nola itsatsi nahi duzun aukeratu dezakezu elkarrizketa-koadroaren edo goitibeherako ikonoaren bidez.
Aukera erabilgarriak arbelaren edukiaren araberakoak dira.
Writer testu-dokumentuetan,
+⇧+V sakatu dezakezu arbeleko edukiak formatu gabeko testu gisa itsasteko.If a text cut or copied from Writer is surrounded by spaces it will be considered as a set of words. When pasted, Writer will surround it smartly by spaces to keep it as a set of words: separated by spaces from other characters but avoiding any duplication of spaces. If the text is pasted as Unformatted Text, this consideration is ignored and the text is pasted as is, without adding any spaces.
Sakatu 'Estandarra' barrako Itsatsi ikonoaren ondoko gezia, menua irekitzeko.
Hautatu aukeretako bat.
Emaitza gustuko ez baduzu, sakatu Desegin ikonoa eta itsatsi berriro beste aukera bat erabiliz.
Aukeratu Editatu - Itsatsi berezia.
Hautatu aukera bat eta sakatu Ados botoia.
Kalkulu-orri batean bazaude eta arbeleko edukia kalkulu-orriko gelaxkak badira, Itsatsi berezia elkarrizketa-koadro ezberdina agertuko da. Erabili Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa gelaxkak kopiatzean oinarrizko aukerak edo aukera aurreratuak erabiltzeko.
Trukatu: Itsatsi beharreko gelaxka-barrutiaren errenkadak eta zutabeak trukatzen ditu.
Esteka: gelaxka-barrutia esteka gisa itsasten du. Iturburu-fitxategia aldatzen bada, itsatsitako gelaxkak ere aldatu egingo dira.
Beste aukerak laguntzan daude azalduta, LibreOffice Calc-en zaudela Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa irekitzean.