LibreOffice 24.8 laguntza
Posible da LibreOffice hedapenak erabiltzea kolore-paletak, gradiente-zerrendak edo itzaleztadura-ereduen zerrendak gehitzeko.
Paleta pertsonalizatu bat hedapen modura erabilgarri badago, erabili hedapenen kudeatzailea paleta LibreOffice aplikazioan kargatzeko:
Ireki hedapenen kudeatzailea.
Egin klik
aukeranHautatu hedapenaren fitxategia (normalean, oxt fitxategi-luzapena du)
Egin klik
aukeran. LibreOffice berrabiarazi beharko da.Kolore-paletak 'Area' elkarrizketa-koadrotik kargatzen badira, LibreOfficen hedapenen webgunean erabilgarri dauden kolore-paleta guztiak erakusten dituen elkarrizketa-koadro bat irekiko da.
Aukeratu Formatua - Area eta, ondoren, egin klik Koloreak fitxan.
Egin klik Gehitu kolore-paletak hedapen baten bidez botoian. LibreOfficen hedapenen guneko kolore-paleta erabilgarri guztiak erakusten dituen elkarrizketa-koadro bat irekiko da.
Bilatu kargatu nahi duzun kolore-zerrenda eta egin klik Instalatu aukeran.
Itxi hedapenen elkarrizketa-koadroa. LibreOffice berrabiarazi behar da aldaketak indarrean sartzeko.
freieFarbe HLC kolore-zerrenda CIELAB ereduan dago oinarrituta eta CMYK inprimatze profesionalerako optimizatua dago.
Bateragarritasuneko paletan eta HTML paletan ageri diren koloreak 256 koloretako bereizmena duten pantailetarako optimizatuta daude.
“LibreOffice” eta “Material” paletek LibreOffice eta Material Design paletak dituzte, hurrenez hurren.
Paleta "tonalak" hardware anitzetan funtzionatzen duten luminantziaren eta kontrastearen arabera antolatutako kolore multzoa du.