LibreOffice 24.8 laguntza
Inprimagailu guztiek ezin dute ertzetara arte inprimatu. Gehienek inprimatu gabeko marjina bat uzten dute.
LibreOffice aplikazioak eginbide erdiautomatikoa eskaintzen du, eta horrek orrialdearen ertzetik ahalik eta hurbilen inprimatzeko aukera ematen du.
Ziurtatu inprimagailua hautatuta dagoela Fitxategia - Inprimagailuaren ezarpenak aukeran.
Egiaztatu Ikusi menuko Web ez dagoela hautatuta.
Hautatu Formatua - Orrialde-estiloa komandoa eta joan Orrialdea fitxara.
Marjinak eremuan, orrialde-marjinentzako (ezkerra, eskuina, goia eta behea) gehieneko eta gutxieneko balioak zehaztu ditzakezu. Horretarako, egin klik dagokion biratze-koadroan eta sakatu Page Up (Orrialdea gora) edo Page Down (Orrialdea bera) tekla. Aurrebistak marra eten bat bistaratuko du area inprimagarrian.
Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.