Dokumentuak OpenPGP bidez zifratzea

LibreOffice aplikazioak dokumentuak zifra ditzake OpenPGP gako publikoko kriptografia erabilita. Dokumentua zifratze simetrikoko algoritmo bat erabilita zifra daiteke.

note

GPG bidezko sinadurak ODF dokumentuetan soilik funtzionatzen du.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Gorde honela menua, hautatu Zifratu GPG gakoarekin, eta sakatu Gorde.


LibreOffice aplikazioak dokumentuak isilpean zifratu ditzake OpenPGP erabilita. Dokumentua gako simetriko bat behar duen zifratze simetrikoko algoritmo baten bidez zifratzen da. Gako simetriko bakoitza, saio-gako ere deitzen dena, behin bakarrik erabiltzen da. Dokumentua eta bere saio-gakoa hartzaileari bidaltzen zaio. Saio-gakoa hartzaileei bidali behar zaie, dokumentua nola deszifratu behar duten jakin dezaten, baina transmisioan zehar babestuta egon dadin, hartzailearen gako publikoarekin zifratuta bidaliko da. Hartzailearen gako pribatuak soilik deszifra dezake saio-gakoa.

LibreOffice suiteak zure ordenagailuan instalatutako OpenPGP softwarea erabiltzen du. Ez baduzu OpenPGP softwarerik erabilgarri, hura deskargatu eta instalatu beharko duzu, zure aplikazioen biltegitik edo zure software banaketako kanaletik.

Honako GPG aplikazioak badabiltza LibreOffice programan:

Kriptografia-gako pertsonalen pare bat definitu behar duzu OpenPGP aplikazioaren baitan. Begiratu zure ordenagailuan instalatuta dagoen OpenPGP softwarearen laguntza gakoen parea nola sortu behar den ikusteko. Gehienetan, softwarea instalatu ondoren egin behar den lehen urratsa izaten da.

LibreOffice zifratzearen konfigurazioa

Ezarri OpenPGP zifratzerako eta sinadura digitalerako hobesten duzun gako publikoa. Hobetsitako gakoak aurretiaz hautatuta agertuko dira gakoak hautatzeko elkarrizketa-koadro batean, dokumentu bat sinatzen edo zifratzen duzun bakoitzean. Horrela, ez duzu hautatu behar izango eskuz, gako jakin batekin maiz sinatzen baduzu.

Aukeratu – Erabiltzaile-datuak menua. Kriptografia arean:

OpenPGP sinatze-gakoa

ODF dokumentuak sinatzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.

OpenPGP zifratze-gakoa

ODF dokumentuak zifratzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.

Dokumentuak zifratzean, beti norberarentzako zifratu

Markatu kontrol-lauki hau fitxategia zure gako publikoarekin ere zifratu nahi baduzu, geroago zure gako pribatuarekin dokumentua ireki ahal dezazun.

warning

Mantendu aukera hau hautatuta beste batzuentzat zifratu dituzun dokumentuak deszifratzeko gaitasuna izan nahi baduzu.


Dokumentuak zifratzea

OpenPGP zifratzeak hartzailearen gako publikoa behar du eta gako horrek zure ordenagailuan gordetako OpenPGP gako-katean erabilgarri egon behar du. Dokumentu bat zifratzeko:

  1. Aukeratu Fitxategia – Gorde honela,

  2. Sartu izen bat fitxategirako.

  3. Markatu Zifratu GPG gakoarekin kontrol-laukia.

  4. Sakatu Gorde. LibreOffice aplikazioak OpenPGP gako publikoa hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekiko du.

  5. Aukeratu hartzailearen gako publikoa. Gako bat baino gehiago hauta daiteke aldi berean.

  6. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa itxi eta fitxategia gordetzeko.

Fitxategia hautatutako gako publikoekin zifratuta gordeko da.

warning

Hartzailearen gako pribatuak soilik deszifra dezake dokumentua, zuk zeuk ere deszifratu nahi baduzu zuretzat ere zifratu beharko duzu.


Dokumentuak deszifratzea

Zure gako publikoarekin zifratu diren dokumentuak soilik deszifra ditzakezu. Dokumentu bat deszifratzeko:

  1. Ireki dokumentua. Pasahitza sartzeko koadro bat agertuko da.

  2. Sartu OpenPGP gako pribatuaren pasahitza. Dokumentua deszifratu egingo da eta edukiak eskuratu ahal izango dira.

Dokumentuak OpenPGP erabilita zifratzearen eta pasahitzarekin gordetzearen arteko desberdintasuna

Bi komandoek isilpekotasuna bilatzen dute, baina modu desberdinean.

Dokumentu bat pasahitz batekin gordetzen duzunean, txertatutako pasahitz hori gogoratu behar duzu dokumentua berriro irekitzeko. Dokumentua ireki behar duen beste edonork ere pasahitza ezagutu behar du. Hortaz, gordetako pasahitza partekatu beharko duzu beste erabiltzaileekin.

Gordetzeko pasahitzarekin zifratutako fitxategiak ezin dira deszifratu pasahitza ez bada sartzen.

Dokumentuen OpenPGP zifratzearekin, dokumentua deszifratu ditzaketen erabiltzaileen multzoa definitzen duzu eta ez diezu pasahitzik bidali behar segurtasun ezezaguna duten kanalen bidez. Horrez gain, OpenPGP aplikazioak modu eraginkorragoak kudeatzen ditu gako publikoen gako-katea.

Emaguzu laguntza!