LibreOffice 24.8 laguntza
Buletak eta paragrafoen zenbakitzea Writer, Impress eta Draw aplikazioetan soilik onartzen dira.
Uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoen zenbakitzea edo zerrenda automatikoki aktibatu edo desaktibatu daiteke. Egin klik Formatua barrako Zerrendarik ez ikonoan. Zerrendaren koskatzea ere kenduko da.
Zerrendarik ez ikonoa
Kurtsorea zenbakitzea edo buleta duen zerrenda batean badago, uneko paragrafoan edo hautatutako paragrafoetan zenbaki edo bulet automatikoak desaktibatzeko, sakatu Testu-formatua barrako Txandakatu ordenatu gabeko zerrenda ikonoa.
Txandakatu ordenatu gabeko zerrenda ikonoa
Zerrendaren koska mantenduta zenbaki edo bulet bat paragrafo batetik kentzeko:
Kokatu kurtsorea zerrenda bateko paragrafo baten hasieran eta sakatu ⌫ tekla.
Paragrafoaren zenbakitzea desagertuko da eta zenbakitze-sekuentziatik kenduko da. Zenbakitzeak hurrengo paragrafoan jarraituko du.
Sakatu ⇧+atzerako tekla zerrenda-paragrafo baten hasieran, zenbakia edo buleta itzultzeko.
Sakatu ⏎ tekla zenbakitutako paragrafo huts batean zenbakitzea amaitzeko.