Dokumentuen ikuspegi orokorrerako nabigatzailea

'Nabigatzailea' leihoko edukiei "kategoria" deritze hemen, berdin dio goiburukoak, orriak, taulak, markoak, grafikoak, OLE objektuak, sekzioak, hiperestekak, erreferentziak, aurkibideak, iruzkinak zein marrazkiak izan.

Nabigatzaileak dokumentu batek dituen objektu motak bistaratzen ditu. Plus ikur bat ageri bada kategoria baten alboan, horrek adierazten du badagoelo gutxienez mota horretako objektu bat. Saguraren erakuslea kategoriaren izenaren gainean kokatzen bada, objektu kopurua erakutsiko da aholku luze batean.

Ireki kategoria bat plus ikurrean klik eginez. Kategoria jakin bateko sarrerak soilik ikusi nahi badituzu, hautatu kategoria eta egin klik Edukien nabigazio-ikuspegia ikonoan. Ikono horretan berriro klik egin arte, kategoria horretako objektuak soilik bistaratuko dira.

'Nabigatzailea' panela dokumentuaren edozein ertzetan atraka dezakezu edo leiho libre batean jarri dezakezu (egin klik bikoitza area grisean). Nabigatzailearen tamaina alda dezakezu leiho libre batean dagoenean.

Emaguzu laguntza!