Microsoft Office dokumentuak bihurtzeari buruz

LibreOffice aplikazioak automatikoki ireki ditzake Microsoft Office 97/2000/XP dokumentuak. Hala ere, Microsoft Office dokumentu konplexuagoetako diseinu-eginbide eta formatu-atributu batzuk beste modu batera maneiatzen ditu LibreOffice aplikazioak, edo ez ditu onartzen. Ondorioz, bihurtutako fitxategiei eskuz eman behar zaie formatua maila batean. Egin beharreko formatu-aldaketen kopurua iturburu-dokumentuaren egitura eta formatuaren konplexutasunaren arabera dago. LibreOffice aplikazioak ezin ditu Visual Basic scriptak exekutatu, baina analizatzeko kargatu ditzake.

Ohar-ikonoa

LibreOffice bertsio berrienek Microsoft Office Open XML dokumentu-formatuak, adibidez docx, xlsx eta pptx, kargatu eta gorde ditzake. Bertsio horiek berek Excel Visual Basic script batzuk exekutatu ditzakete, eginbide hori gaitzen baduzu - Kargatu/gorde - VBA propietateak aukeran.


Ondorengo zerrendan, formatu batetik bestera bihurtzean auziak sor ditzaketen Microsoft Office eginbideen ikuspegi orokorra ematen da. Horrek ez dio eragingo bihurtutako dokumenturen edukiarekin lan egiteko duzun gaitasunari.

Microsoft Word

  1. Autoformak

  2. Berrikuspen-markak

  3. OLE objektuak

  4. Kontrol batzuk eta Microsoft Office inprimaki-eremuak

  5. Indizeak

  6. Taula, marko eta zutabe anitzei formatua ematea

  7. Hiperestekak eta laster-markak

  8. Microsoft WordArt grafikoak

  9. Animatutako karaktereak/testua

Microsoft PowerPoint

  1. Autoformak

  2. Tabulazio-, lerro- eta paragrafo-tartea

  3. Atzeko planoko grafiko maisuak

  4. Elkartutako objektuak

  5. Multimedia-efektu batzuk

Microsoft Excel

  1. Autoformak

  2. OLE objektuak

  3. Kontrol batzuk eta Microsoft Office inprimaki-eremuak

  4. Taula dinamikoak

  5. Diagrama mota berriak

  6. Baldintzapeko formatua

  7. Funtzio/formula batzuk (ikus behean)

Calc eta Excel aplikazioen arteko desberdintasunen adibide bat balio boolearren kudeaketa da. Sartu TRUE A1 eta A2 gelaxketan.

Ohar-ikonoa

Microsoft Office formatuko dokumentuak bihurtzeko modu xehea ezagutzeko, begiratu migrazio-gida.


Pasahitzarekin babestuta dauden Microsoft Office dokumentuak irekitzea

LibreOffice aplikazioak pasahitzarekin babestuta dauden Microsoft Office dokumentu mota hauek ireki ditzake:

Microsoft Office formatua

Onartutako zifratze-metodoa

Word 6.0, Word 95

Weak XOR zifratzea

Word 97, Word 2000, Word XP, Word 2003

Office 97/2000rekin bateragarria den zifratzea

Word XP, Word 2003

Weak XOR zifratzea, Word bertsio zaharragoetakoa

Excel 2.1, Excel 3.0, Excel 4.0, Excel 5.0, Excel 95

Weak XOR zifratzea

Excel 97, Excel 2000, Excel XP, Excel 2003

Office 97/2000rekin bateragarria den zifratzea

Excel XP, Excel 2003

Weak XOR zifratzea, Excel bertsio zaharragoetakoa


AES128 bidez zifratuta dauden Microsoft Office fitxategiak ireki daitezke. Beste zifratze-metodoak ez dira onartzen.

Emaguzu laguntza!