LibreOffice 24.8 laguntza
Microsoft Office fitxategi-izenen luzapenen elkartzea honela aldatzen dira, fitxategiak LibreOffice aplikazioan edo Microsoft Office-n ireki ahal izateko, (Microsoft Windows erabiliz):
Windows sistemaren fitxategi-arakatzailean, egin klik eskuineko botoiarekin beste aplikazio bati esleitu nahi diozun motakoa den fitxategi batean.
Laster-menuan, hautatu Ireki honekin - Hautatu beste aplikazio bat.
Ondoren agertuko den aplikazio-zerrendan, hautatu fitxategi mota hori ireki behar duen programa. Ziurtatu "Beti erabili aplikazio hau" markatuta dagoela.
Urrats horiek ez badira erabiltzen zure Microsoft Windows bertsioan, begiratu Microsoft Windowseko laguntzan, fitxategi-elkartzeak nola alda ditzakezun ikasteko.