Txantiloiak txantiloi-kudeatzailean

Txantiloiekin lan egiteko metodo gomendatua Txantiloi-kudeatzailea eta Fitxategia - Txantiloiak azpimenuko komandoak, Editatu txantiloia eta Gorde txantiloi gisa, erabiltzea da. Komando horiek aski dira txantiloien oinarrizko kudeaketarako LibreOffice aplikazioan.

Gida honek azaltzen du fitxategi-sistemak txantiloi-kudeatzailearekin nola funtzionatzen duen. Informazio hau bereziki erabilgarria da direktorioak zuzenean kudeatu nahi badira baina aldi berean txantiloi-kudeatzailearekin koordinatuta jarraitu nahi bada.

Txantiloi-fitxategiekin lan egitea

Txantiloi-kudeatzaileak fitxategi-luzapena erabilita ezagutzen ditu txantiloi-fitxategiak. Honako luzapenak ezagutzen dira:

Aplikazioa

Luzapenak

Writer

.ott .otm .oth .stw .dot .dotx

Calc

.ots .stc .xlt .xltm .xltx

Impress

.otp .pot .potm .potx .sti

Draw

.otg .std


Luzapenen esanahia ezagutzeko, begiratu Iragazki-bihurketa.

Txantiloi-izenekin lan egitea

Txantiloi-kudeatzaileak dokumentuaren izenburu-eremua erabiltzen du txantiloiaren izena erakusteko. Izenburu-eremua hutsik ez badago, fitxategi-izenak ez du eraginik txantiloi-kudeatzailean erakutsitako izenean. Izenburu-eremua hutsik badago, fitxategi-izena, luzapenik gabe, erakutsiko da txantiloi-izen modura.

note

Bi txantiloik sarrera berdina badute 'Izenburua' eremuan eta kategoria berekoak badira, orduan txantiloi bakar bat agertuko da txantiloi-kudeatzailean.


Izenburuek maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen dituzte. Adibidez, Nire txantiloiak kategoriako txantiloi baten izena a4 bada eta beste batena A4 bada, biak agertuko dira txantiloi-kudeatzailean. Bi txantiloien izena A4 bada, bakarra agertuko da.

Txantiloiek izenburu bera badute baina kategoria desberdinetan badaude, denak agertuko dira txantiloi-kudeatzailean. Adibidez, hiru txantiloik A4 izenburua badute eta bakoitza kategoria batean badago, hiru txantiloiak agertuko dira A4 txantiloi-izenarekin.

Izenburu-eremua editatzeko, erabili Fitxategiak – Propietateak – Deskribapena. Izenburu-eremua aldatzen bada, izenburu berria txantiloi-izentzat hartuko da txantiloi-kudeatzailean. Txantiloi baten laster-menuko Aldatu izena komandoa erabiltzen bada, txantiloiaren izenburu-eremua aldatu eta txantiloi-izen berria erabiliko da.

Fitxategia - Gorde txantiloi gisa elkarrizketa-koadroa erabiltzen bada, koadro horretan sartutako izena fitxategi-izen gisa erabiliko da eta izenburu-eremuan sartuko da. Geroago fitxategi-izena aldatzen bada, txantiloiak txantiloi-kudeatzailean agertzen jarraituko du izenburu-eremuko sarreran dagoen izenari eutsita.

note

Txantiloi baten izenburu-eremua txantiloitik sortutako dokumentu berrien izenburu-eremuan sartzen da.


Txantiloi-kudeatzailean zein fitxategi agertuko den kontrolatzea

Txantiloi-kudeatzaileak Bide-izenak elkarrizketa-koadroan txantiloietarako definitutako direktorioetan dauden txantiloiak bistaratzen ditu. Elkarrizketa-koadroa aurkitzeko, aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak, hautatu Txantiloiak eta egin klik Editatu botoian.

Barneko bide-izenak

'Barneko bide-izenak' direktorioak ezin dira aldatu. Txantiloi aurredefinituen kokalekua identifikatzen dute. Txantiloi horiek beti agertuko dira txantiloi-kudeatzailean.

Erabiltzaileen bide-izenak

Erabiltzailearen bide-izenaren ezarpen lehenetsia erabiltzaile-profilaren direktorioko txantiloien azpidirektorioa da. {erabiltzaile-profila} direktorioaren kokalekua LibreOffice instalatzean ezartzen da. Ikusi wikiko Kokaleku lehenetsia sekzioa LibreOffice erabiltzaile-profila orrian, sistema eragile bakoitzean erabiltzaile-profila normalean zein tokitan sortzen den jakiteko.

'Erabiltzailearen bide-izena' aukeran zehaztutako direktorioetako eta haien azpidirektorioetako txantiloiak txantiloi-kudeatzailean erakutsiko dira. Azpidirektorioen barruko azpidirektorioak ez dira kontuan hartuko.

Direktorio gehiago gehitu daitezke erabiltzailaren bide-izenean. Gutxienez direktorio batek egon behar du erabiltzailearen bide-izenean, baina ez dago mugarik haren kokalekuaren inguruan.

note

Ez da ideia ona erroko dokumentu-direktorio bat, edo goi mailako beste edozein direktorio, txantiloien zure erabiltzailearen bide-izenera. Erabiltzailearen bide-izen bateko azpidirektorio guztiak kategoria modura agertzen dira txantiloi-kudeatzailean.


Direktorio bat baino gehiago badago erabiltzailearen bide-izenean, Fitxategia - Gorde txantiloi gisa komandoa erabiltzen denean txantiloiak zein direktoriotan gordeko diren hautatu behar da.

Lehenetsia botoiak erabiltzailearen bide-izenak berrezartzen ditu, LibreOffice instalatu zenean ezarritako bide-izenak erabiltzeko.

Kategoriekin lan egitea

Erabiltzaileak definitutako azpidirektorioen izenak kategoria-izen modura agertzen dira txantiloi-kudeatzailean. Kategoria baten izena aldatzen bada, azpidirektorioa erabiltzen jarraituko da, kategoriaren izen berria hautatutako bide-izen lehenetsiko groupuinames.xml fitxategian gordeta dagoela.

Kategoria bat hautatzen denean, azpidirektorio horretako txantiloi guztiak erakutsiko dira txantiloi-kudeatzailean, Aplikazio guztiak aukeratuta badago Iragazkia goitibeherako koadroan.

Kategoria batek bere azpidirektorioko txantiloiak soilik erakutsi ditzake, bi salbuespenekin.

Ez da posible kategoria baten barruan kategoriak sortzea, azpidirektorioen barruko azpidirektorioak ez baitira onartzen.

Editatu bide-izenak elkarrizketa-koadroan hautatutako bide-izen lehenetsiko kategoriak soilik ezabatu eta izenez aldatu daitezke.

warning

Bere azpidirektorioa hautatutako bide-izen lehenetsian duen kategoria bat ezabatzen bada, kategoria-izenari lotutako azpidirektorioa eta bertako fitxategi guztiak ezabatuko dira.


Emaguzu laguntza!