Etiketak eta bisita-txartelak sortzea eta inprimatzea

Bisita-txartelak elkarrizketa-koadro baten bidez diseinatzea

Aukeratu Fitxategia - Berria - Bisita-txartelak Bisita-txartelak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor, zure bisita-txartelaren itxura aukera dezakezu.

Etiketak eta bisita-txartelak diseinatzea

Bai etiketak bai bisita-txartelak Etiketak elkarrizketa-koadroaren bidez diseina ditzakezu.

  1. Aukeratu Fitxategia - Berria - Etiketak Etiketak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Etiketak fitxako Formatua atalean, definitu etiketa-formatua.

    LibreOffice Writerrek etiketa, plaka eta bisita-txartel komertzialen hainbat formatu ditu. Erabiltzaileak definitutako beste formatu batzuk ere gehi ditzakezu.

  3. Etiketak fitxako Inskripzioa atalean, etiketetan agertzea nahi duzun testua aukeratu dezakezu.

    Askotan datu-baseko eremuak dira, eduki desberdinetako etiketak inprima daitezen "Gutun-ereduak" bidaltzean, adibidez. Etiketa guztietan testu bera ere inprima daiteke.

    Erabili Datu-basea eta Taula zerrenda-koadroak datu-basea eta taula hautatzeko. Datu-eremuak hortik hartuko dira. Egin klik gezi-botoian, hautatutako datu-eremua inskripzio-areara eramateko. Sakatu ⏎ tekla lerro-jauzi bat txertatzeko. Zuriuneak eta bestelako testu finkoak ere sar ditzakezu.

    Formatua fitxan, aurrez definitutako formatuen barruan ez dauden etiketa-formatuak defini ditzakezu. Horretarako, hautatu Mota zerrenda-koadroko "Erabiltzailea". Aukerak fitxan, etiketa guztiak edo etiketa jakin batzuk bakarrik sortu behar diren zehaztu dezakezu.

  4. Ziurtatu Aukerak fitxako Sinkronizatu edukia koadroa hautatuta dagoela. Hautatuta badago, etiketa bat behin sartu (goiko ezkerreko etiketan) eta editatu behar da.

  5. Egin klik Dokumentu berria komandoan, zuk sartutako ezarpenekin dokumentu berri bat sortzeko.

  6. Dokumentu berria botoian klik egindakoan, Sinkronizatu etiketak botoia duen leiho txiki bat ikusiko duzu. Sartu lehenengo etiketa. Sinkronizatu etiketak botoian klik egiten duzunean, uneko etiketa orriko beste etiketa guztietan kopiatuko da.

Helbide-etiketak inprimatzea

Datu-base berria sortzea

Bisita-txartelak

Emaguzu laguntza!