Laster-teklak (LibreOffice erabilerraztasuna)

LibreOffice sagurik gabe kontrola dezakezu, teklatua soilik erabiliz.

Modulu bakoitzaren laguntza-orrialde nagusian (adibidez, LibreOffice Writer edo LibreOffice Calc-en laguntza-orri nagusian) modulu horretako laster-teklen laguntzan sartzeko esteka dago.

Horrez gain, "Erabilerraztasuna" gako-hitzean, hautatutako modulua sagurik gabe kontrolatzeko argibideak aurkituko dituzu, urratsez urrats.

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


LibreOffice erabiltzaile-interfazearekin sagurik gabe lan egitea

Menu-barra, tresna-barrak, leihoak eta dokumentuak aktibatzea

F6 behin eta berriro sakatzean, fokua eta zirkuluak honako objektuen artean txandakatuko dira:

Sakatu ⇧+F6, objektuak aurkako noranzkoan txandakatzeko.

Sakatu +F6 dokumentura joateko.

Sakatu F10 menu-barrara joan eta handik itzultzeko.

Escape teklak irekitako azpimenua, tresna-barra edo uneko leiho librea ixten du.

Menu-komandoei deitzea

Sakatu edo F6 edo F10, lehen menua hautatzeko (Fitxategia menua). Eskuinerako geziarekin, eskuineko hurrengo menua hautatuko da; ezkerrerako geziarekin, aurreko menua.

Beherako geziak hautatutako menua irekitzen du. Gorako eta beherako gezien bidez, menu-komando batetik bestera joan zaitezke. Eskuinerako geziaren bidez, azpimenuak ireki ditzakezu.

Sakatu ⏎ hautatutako menu-komandoa exekutatzeko.

Ikono-komandoa exekutatzeko

Sakatu F6 behin eta berriro, tresna-barrako lehenengo ikonoa hautatu arte. Erabili eskuinerako eta ezkerrerako geziak tresna-barra horizontaleko ikono bat hautatzeko. Era berean, erabili gorako eta beherako geziak tresna-barra bertikaleko ikono bat hautatzeko. Home teklak tresna-barrako lehen ikonoa hautatzen du eta End teklak azkenekoa.

Sakatu ⏎, hautatutako ikonoa exekutatzeko. Hautatutako ikonoak saguaren beste ekintza bat gehiago behar badu, esaterako laukizuzen bat txertatzea, ⏎ sakatzea ez da aski: kasu horietan, sakatu +⏎.

Luzeegia bada pantailan bistaratzeko, tresna-barrak ikono bat erakutsiko du eskuinean edo beheko ertzean. Hautatu tresna-barra eta sakatu PageUp edo PageDown gainerako ikonoak bistaratzeko.

Tresna-barretarako aholku bereziak

Sakatu beherako gezia edo eskuinerako gezia, hautatutako tresna-barra irekitzeko. Ekintza hori saguaren bidez klik egitearen berdina da. Tresna-barran, erabili eskuinerako eta ezkerrerako gezia. Home eta End teklek tresna-barrako lehen eta azken ikonoak hautatzen dituzte, hurrenez hurren.

Itxi tresna-barra Esc teklaren bidez. Tresna-barra ezin da mugitu sagurik gabe.

Konbinazio-koadro batean hautapenak egitea

Konbinazio-koadroa

Hautatu konbinazio-koadroa. Sakatu ⏎.

Erabili beherako gezia edo Page Down tekla konbinazio-koadroko sarreretan beherantz korritzeko edo gorako gezia edo Page Up tekla gorantz korritzeko. Home teklak lehenengo sarrerara eramango zaitu eta End teklak azken sarrerara.

Sakatu ⏎ hautatutako sarrera exekutatzeko.

Tauletan hautapenak egitea

Hainbat leihotan eta elkarrizketa-koadrotan, eta taula-kontrolen eremuan, datuak hautatzeko taulak daude, adibidez, Datu-iturburuaren ikuspegiko eskuineko aldean. Ondorengo teklak taula horietan hautapenak egiteko erabiltzen dira:

Leihoen eta elkarrizketa-koadroen tamaina eta kokalekua

  1. Lehenengo, sakatu +zuriune-barra.

    Sistema-menu bat irekiko da honako menu-komandoekin: Lekuz aldatu, Aldatu tamaina eta Itxi.

  2. Aukeratu komando bat (↓, eta gero, ⏎).

  3. Orain gezi-teklak erabil ditzakezu elkarrizketa-koadroa edo leihoa lekuz edo tamainaz aldatzeko.

  4. Sakatu ⏎ aldaketak onartzeko. Sakatu ⇧ aldaketak bertan behera uzteko.

Leihoak eta tresna-barrak atrakatzea eta desatrakatzea

  1. Sakatu F6 leihoa edo tresna-barra hautatu arte.

  2. Sakatu +⇧+F10.

Objektuak hautatzea

Sakatu ⇧+F4, uneko dokumentuko aurreneko objektua hautatzeko. Objektu bat hautatu ondoren, sakatu hurrengo objektua hautatzeko, edo sakatu ⇧ testura itzultzeko.

Objektuak editatzea

Hautatutako OLE objektuak ⏎ teklaren bidez aktiba daitezke.

Objektuen kokalekua eta tamaina editatzea

Objektuen aingurak editatzea

Objektuen aingura gezi-teklen bidez mugi dezakezu. Aurrena, sartu heldulekuak editatzeko moduan, eta gero, hautatu aingura. Aingura motaren arabera, aingura norabide ezberdinetan mugi dezakezu.

  1. Hautatu objektua.

  2. Sartu heldulekuak editatzeko moduan honela: +β†Ή

  3. Ezkerreko goiko heldulekua keinuka hasiko da. Sakatu +β†Ή zenbait aldiz, heldulekuek keinuka egiteari utzi arte. Horrek adierazten du orain objektuaren aingura aktibatuta dagoela.

  4. Erabili gezi-teklak aingura lekuz aldatzeko. Objektuak aingurari jarraitzen dio.

Hautatutako objektuaren aingura alda dezakezu, adibidez, objektuaren laster-menuan.

Datu-iturburuaren ikuspegia kontrolatzea

+⇧+F4 konbinazioak datu-iturburuen bista irekitzen eta ixten du.

F6: dokumentua eta tresna-barrak txankadatzen ditu.

+ (plus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean hedatzen du.

- (minus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean tolesten du.

+⇧+E: datu-iturburuaren arakatzailea eta taula txandakatzen ditu.

Kontsulta-diseinuaren leihoko lasterbideak

F6: objektu-barra, taula-ikuspegia eta hautapen-area txandakatzen ditu.

+↑ edo +↓: taularen bistaren eta hautapen-arearen ertza gora edo behera mugitzen du,.

'Taula-ikuspegia' (kontsulta-diseinuaren goiko area) eta 'Erlazioak' leihoko teklak

+gezi-tekla: hautatutako taula geziaren zentzuan mugitzen du.

+⇧+↑, ↓, ← edo β†’: hautatutako taularen tamaina aldatzen du taula-ikuspegian.

Del: hautatutako taula edo konexioa kentzen du taula-ikuspegitik.

Tab: taulak eta konexioak txandakatzen ditu taula-ikuspegian.

⏎: konexio bat hautatuta dagoenean, ⏎ teklak konexioaren Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

⏎: taula bat hautatuta dagoenean, ⏎ teklak zerrenda-koadroko lehen datu-eremua sartzen du hautapen-arean.

Hautapen-areako teklak (kontsulta-diseinuko beheko area)

+ezkerrerako edo eskuinerako gezia: hautatutako zutabea ezkerrera edo eskuinera mugitzen du.

Taula-diseinuaren leihoko teklak

F6: tresna-barra, zutabe-ikuspegia eta propietate-area txandakatzen ditu.

Irudi-mapen editorea kontrolatzea

Laguntza kontrolatzea

Sakatu ⇧+F1, une honetan hautatutako komando, ikono edo kontrolaren Aholku luzeak bistaratzeko.

Laguntzaren orrialde nagusietan nabigatzea

Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa kontrolatzea (CSV fitxategi-inportazioa)

Erregela

Aurrebista

'Txertatu - Karaktere berezia' elkarrizketa-koadroa kontrolatzea

Emaguzu laguntza!