LibreOffice 24.8 laguntza
Programatzaileek beren UNO (Universal Network Objects) osagaiak idatzi eta integra ditzakete LibreOffice aplikazioan. Osagai berri horiek LibreOffice menu eta tresna-barretan gehi daitezke; "gehigarri " deitzen diegu.
Zenbait tresna eta zerbitzuk osagaiak integratzea onartzen dituzte. Xehetasunak LibreOffice garatzailearen gidan daude. Hiru urrats nagusiak honako hauek dira:
Erregistratu osagai berriak LibreOffice aplikazioan. Horretarako, unopkg tresna erabil dezakezu. Tresna hori {installpath} programan aurkituko duzu.
Integratu osagai berriak zerbitzu gisa. ProtocolHandler eta JobDispatch zerbitzuek lagunduko dizute; informazio gehiago LibreOffice garatzailearen gidan aurkituko duzu.
Aldatu erabiltzaile-interfazea (menuak edo tresna-barrak). Hori ia automatikoki egin daiteke, aldaketak deskribatzen dituen XML testu-fitxategi bat idatzita. LibreOffice garatzailearen gidan horri buruzko informazio gehiago dago.
Gehigarriek (add-on) LibreOffice aplikazioaren funtzionalitatea hedatu dezakete. Horiek ez dute erlaziorik LibreOffice Calc-i funtzio berriak ematen dizkien
.