Bit-mapak txertatzea, editatzea eta gordetzea

Bit-mapak txertatzea

Bit-mapako irudiak LibreOffice Writer, LibreOffice Calc, LibreOffice Draw eta LibreOffice Impress dokumentuetan txerta daitezke.

  1. Aukeratu Txertatu - Irudia.

  2. Hautatu fitxategia. Fitxategi mota koadroan, hautapena fitxategi mota jakin batzuetara murriztu dezakezu.

  3. Egin klik Esteka koadroan jatorrizko fitxategirako esteka eduki nahi baduzu.

    Esteka koadroa markatuta badago, dokumentua eguneratu eta kargatzen den bakoitzean bit-mapako irudia berriro kargatuko da. Dokumentuan, irudiaren kopia lokalean emandako edizio-urratsak berriro aplikatuko dira eta ondoren irudia bistaratuko da.

    Esteka koadroa markatuta ez badago, irudia lehen aldiz txertatzean sortutako kopiarekin arituko zara lanean beti.

    Hasieran esteka gisa txertatutako irudiak kapsulatzeko, aukeratu Editatu - Estekak eta sakatu Eten esteka botoia.

  4. Sakatu Ireki irudia txertatzeko.

Bit-mapak editatzea

'Irudiak' barrako ikonoak

Bit-mapako irudia hautatzean, Irudia barrak irudia editatzeko tresnak eskaintzen dizkizu. Dokumentuan kopia lokal bat bakarrik editatuko da, baita irudia esteka gisa txertatu baduzu ere.

note

Erabiltzen ari zaren moduluaren arabera, Irudia barraren itxura pixka bat desberdina izan daiteke.


Irudi-iragazkia tresna-barran, hainbat iragazki daude, eta tresna-barra hori Irudia barrako ikonoaren bidez ireki dezakezu.

Iragazkiek ez dute aldatuko jatorrizko irudi-fitxategia. Dokumentuaren barruan bakarrik aplikatuko zaizkio iragazkiak irudiari.

Iragazki batzuk elkarrizketa-koadroa irekitzen dute, eta hor, adibidez, iragazkiaren intentsitatea hauta daiteke. Iragazki gehienak hainbat aldiz aplika daitezke iragazkiaren efektua areagotzeko.

note

LibreOffice Draw eta LibreOffice Impressen, testuak eta irudiak gehitu, objektu horiek bit-mapekin batera hautatu eta hautapena bit-mapako irudi berri gisa esporta dezakezu.


'Irudia' elkarrizketa-koadroa

  1. Egin eskuineko klik irudian eta, azpimenuan, aukeratu Irudia, propietateen elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.

  2. Aldatu hautatutako irudiaren propietateak eta sakatu 'Ados'.

Bit-mapak gordetzea

GIF, JPEG edo TIFF formatuetan gorde nahi baduzu, bit-map formatuko irudia hautatu eta esportatu behar duzu.

Draw edo Impress aplikazioetan bit-mapa bat esportatzeko:

  1. Hautatu bit-map formatuko irudia. Objektu osagarriak ere hauta ditzakezu (adibidez, testua) irudiarekin batera esportatzeko. Horretarako, sakatu ⇧ tekla hautaketa egiten duzun bitartean edo marraztu objektu guztiak inguratzen dituen hautapen-markoa.

  2. Aukeratu Fitxategia - Esportatu. Esportazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

    Esportatu komandoak, aplikatutako iragazki-efektu guztiekin idazten du irudia fitxategian. Laster-menuko Gorde irudi gisa komandoak iragazki-efekturik gabeko gordetzen du irudia, estekatutako irudi gisa txertatuta badago. Kapsulatutako irudia beti iragazkiak aplikatuta gordetzen edo esportatzen da.

  3. Fitxategi-formatua eremuan, hautatu nahi duzun fitxategi-formatua, adibidez GIF edo JPEG.

  4. Hautatutako objektuak soilik esportatu nahi badituzu, markatu Hautapena koadroa.

    Hautapena ez badago markatuta, dokumentuaren orrialde osoa esportatuko da.

  5. Idatzi fitxategiaren izena eta sakatu Esportatu.

Writer aplikazioan bit-map bat esportatzeko: egin eskuineko klik bit-mapan, hautatu 'Gorde grafikoa'. 'Irudiaren esportazioa' koadroa ikusiko duzu. Sartu fitxategi-izen bat eta hautatu fitxategi mota ba.

Emaguzu laguntza!